#
#

Salmo barriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Gorde nagizu zure begi-ninia lez #
#
#

Gorde nagizu zure begi-ninia lez,
bihotzez eskatzen deutsut, Aita, Jesusen izenean;
ez daukat ezelango eskubiderik,
ezta begiratu deistazun ere;
seme-alaba nozulako da bakarrik,
eta seme-alabak gurasoen begi-niniak lez dira.

Ezkutatu nagizu gogor erasoten nauenakandik,
haundi-haundikeriz berba egiten dabenakandik,
dana apurtu eta danetan irabazi nahi dabenakandik,
zurikerietan eta guzurretan diharduenakandik;
nik eztropezu egiterakoan,
begi-keinuka eta burlazahar dabiltzanakandik.

Gorde nagizu, arren, maite nauanakandik,
baina beti euren erara, hegoak ebagiz.

Nik zure begitartea ikusi nahi dot,
baina ez neuk neure zuzentasunez merezita,
zure ontasunak erakarrita baino.

Ez naiatortzu, Jauna, nire atxakien itxurapean,
Zuk errukiz ulertzen eta onartzen nozulako baino;
ez deutsudaz nire eskubideak eta eskabideak agertzen,
zure erruki hutsera joten dot.

Zure aurrera naiatortzu, ez neu nazanagaitik,
Jesukristoren izenean baino;
Jesusen Odol eder baliotsua hartuta,
Jesukristo neure Jaunagana joten dot!

Eta itzartutean, zure arpegiz aseko naz,
horrexen bila nenbilen arpegi guztietan
eta poz-iturri guztietan.
Eta atseden hartzean,
alaitasun betea izango dot zure aurrean,
betiko atseginak zure eskumaldean.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue