#
#

Salmo barriak: "GORALPENA"


Herriak goratzen zaitue #
#
#

Herriak goratzen zaitue, zure maitasuna ospatzen dabe.
Zure sugarra bizirik dago,
maitasun argiak guztiak argitzen ditu,
loturak askatuz eta itxaropena ereinez,
zure gonbiteak hor jarraitzen dau:
zure Aita-bihotzaren gonbitea.

Zuri abesten deutsugu,
herri guztiak abesten deutsue.
Onartzen eta betetzen dozulako,
sortu eta emoten dozulako,
leialtasunez maite dozulako.

Egunsentia argiz bete dozu,
eta zure berotasuna eskeintzen deuskuzu;
eta isilean, zuhaitzak betetzen doaz,
lorez eta frutuz,
gizakiarengana hurreratzen dan
zure besoaren ontasuna irudikatuz.

Herri guztiak, pozik goratzen dabe zure mesedea.
Ontasunaren Aita-Ama, zuri abesten deutsugu.

Ez gaituzu gura onak garalako,
pertsona bakotxa zure seme-alaba egin dozulako baino.
Eta zure maitasun misterioan,
gure izateaz bat egiten dozu:
gure pozean bat egiten dozu,
eta gugaz batera negar egiten.

Jauna, Zuk eginak
herri guztiak goratzen dabez.
Gure ibilaldian lagun zaitugulako,
gure begiak zugaz aurkitzen dira.
Eta belarrira dinoskuzu:
bizi zaiteze anai-arreba lez.

Jauna, Zuk eginak
herri guztiak goratzen dabez.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue