#
#

Salmo barriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Samurtasunez Mariari egindako salmoa #
#
#

Zure aurrean nire bihotza pozez betetzen da.
Ebanjelioko esperientziarik ederrena zara, Maria.
Zugan, Jainkoa gizakiontzat barri on egin jaku.
Egun barria iragarten
eta bideak zabaltzen deuskuzan
goizeko izarra zaitugu.

Jainkoaren egitasmoa
pozik eta askatasunez onartzen dauan
emakume sinestuna zaitugu.
Bizi izateko era barri eta zoragarri bat
eskeintzen deuskuzu.
Maria, Nazareteko birjina
ederra eta emonkorra zaitugu.

Zure presentzia argitsuaren aurrean
nire bihotza pozten da,
eta benetako bidearen bila dabil.
Nire bihotza,
zure bizitza garbia eta sakonera zabalik dago.

Goratzen zaitugu Ama,
zure jarrerarekin historia aldatu zendualako.
Jainkoaren deiari emondako erantzunaz,
harrituta itzi gaituzu.
Bere egitasmoa zure bizitzan onartu zendualako,
eta Jainkoari zure barrua askatasunez zabaldu zeuntsalako,
bedeinkatzen zaitugu, Ama.

Zure bihotzak esan eban:
“Hona hemen Jaunaren mirabea”.
Eta poztasunez iragarri:
“Haundiesten dau nire arimak Jauna”.
Zure bihotz samurrak esan eban:
“Jazo bekit zeuk dinozun lez”.

Bihotz askearekin iragarri zenduan:
zure bideak nire bideak dira.
Eta urduritasunez itaundu zenduan:
Jauna, zer egitea nahi dozu?
Zure bihotz zoriontsuak esana:
“Salbatzen nauan Jainkoagan pozten naz”.

Eskerrik asko, Maria,
zure bihotz on eta askeagaitik;
zure bihotz zintzo eta gardenagaitik.
Eskerrik asko, Ama,
zure bihotz samur eta apalagaitik,
argiz eta maitasunez betetako bihotzagaitik.

Maria, hemen nozu zure bidea jarraitzeko prest,
nire anai-arrebak maitatzeko eta zerbitzeko gogoarekin.
Jainkoak zer eskatzen deustan zuhur nozu, Ama.

Lagundu eidazu, bakea eta adiskidetasuna eraikitzen;
poza eta zoriontasuna nire inguruan ereiten.
Lagundu eidazu, Ama,
zuzentasun eta askatasunezko mundua eraikitzen.

Aintza zuri, Maria, zeruan eta lurrean bedeinkatua!
Aintza zuri, Maria, Jainkoaren Ama eta nire Ama!
Aintza zuri, Ama, gure artean Jainkoaren bizileku!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue