#
#

Salmo barriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Nire pobretasunetik hemen nozu, Jauna #
#
#

Hemen nozu, Jauna,
askatasun bila, baina nire gauzei lotuta;
erabat beteta, baina zure faltan;
zure deia entzuten, baina ez-entzuna egiten.

Jesus Jauna, zure presentzia bizitzerakoan,
zerbaitek zuri jarraitzea eskatzen deust;
zugaitik bizia emotera deitzen deustan
indar ikaragarria sentitzen dot.
Dana dala, Jesus Jauna,
bizitza honetako gauza askori lotuta jarraitzen dot.

Anai-arreben beharrizanak ahaztera eroaten nauan diruari,
lotuta nago;
konpromisoaren zentzunetik urrintzen nauan
erosotasunari lotuta nago;
geroago eta gehiago neugan ixten nauan
norkeriari lotuta nago;
besteak baino hobea egiten nauan
harrokeriari lotuta nago.

Zugandik urrintzen naben gauza asko gustuko ditut,
eta ni, Jauna, kikildurik,
ez dodalako ikusten benetako zoriontasuna emongo deustazunik,
ezetza emoten deutsut.

Nire barruan borroka latza dago.
Batetik, leialtasunetik urrintzen nauan guztia itzi gura dot;
baina munduko gauzak izteak bildurtzen nau.
Bihurtu beharrean aurkitzen naz.

Hainbeste loturetatik askatzeko,
indartuko nauen zerbait bilatu behar dot;
munduko hatzaparretatik atarako nauen zerbait;
bizitzeko era honetatik urtetzen lagunduko deustan zerbait.
Erdizka bizitzeak ez dau merezi;
nire barruan borroka dagoan bitartean
ez dot izango zuk bakarrik emoten dozun bakea.

Jauna, ireki nire begiak;
osatu nire itsutasuna, ikusi zaidazan.
Jauna, ikutu nire bihotza,
eta sartu, nirekin egoteko.

Jauna, espiritu eskuzabala emoidazu;
zure borondatea entzutean, bai esan nahi dot.
Jauna, sartu nire bihotzean;
kezka eta obsesio guztiak baztertu egizuz,
nire denpora zati bat zuri bakarrik, nire Jainkoa,
eskeini ahal dagitzudan.

Jausi barik zuri jarraitzeko emoidazu sendotasuna;
bideari ekiteko emoidazu borondatea;
atzerantz ez begiratzeko emoidazu irmotasuna;
nire bizitzan sentitzea eta esperimentatzea emoidazu,
zu, Jesus Jauna, nire bihotzean bizi zaranean
dana errezago gertatzen jatalako,
eta edozer, neketsua irudi arren,
errezago eta eroangarriago egiten dalako.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue