#
#

Salmo barriak: "GORALPENA"


Jaunarenganako poztasun kantua #
#
#

Zoriontsu sentitzen naz:
nire bihotza Jaunarengan pozik dago.
Bere salbazinoa ospatzen dot.
Jauna, nire arazoei barre egiten deutset,
nigan zure maitasuna ospatzen dodalako.

Zu santua zara, zuzena zara,
Zuregan harmonia eta batasuna dagoz.
Oina hatxaren gainean lez, Zuregan seguru sentitzen naz.
Zu barik zalantzak ditut, oina hondarraren gainean lez.
Nire hatxa zara!

Gizakien hitzak, Jauna, guzurrak dira
harrokeriarekin esaten diranean.
Zuk gizakiaren bihotza zelakoa dan dakizu,
ona eta txarra urteten dan lekua.
Zuk hitz faltsua ekintza egiazkotik bereizten dakizu.
Haundia zara!

Zurekin ausarten arkuak apurtzen dira.
Zurekin koldarrak indarrez janzten dira.
Zurekin aseak ogi ordez kontratatzen dira.
Zurekin gosetiak loditzen dira.
Zurekin emakume antzuak zazpi seme-alaba ditu.
Zurekin askoren ama ezerezean gelditzen da.
Bihotzez pozten naz, Jauna!
Zurekin bizitza bestelakoa da.

Zuk, Jauna, heriotza eta bizitza emoten dituzu.
Zuk, Jauna, amildegian hondatzen dozu eta altxatzen dozu.
Zuk, Jauna, pobrezia eta ondasuna emoten dituzu.
Zuk, Jauna, zapaltzen eta goresten dozu. Horrelako erreza!

Nire bihotza zurekin pozten da,
zure bideak ez diralako gureak.
Horrela zara: babesbakoa hautsetatik altxatzen dozu.
Horrela zara: behartsua zaborretatik altxatzen dozu.
Horrela zara: zure lagunen pausoak zaintzen dituzu,
gaiztoak iluntasunean galtzen diran bitartean.

Horrela zara: gizakiak bere indarrez
garaile izan nahi dauanean, izten deutsazu.
Horrela zara: gizakia zure samurtasun-eskuetan
geratzen danean, salbatu egiten dozu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue