#
#

Salmo barriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Pekatari damutuaren salmoa #
#
#

Jauna, badakit maite nozuna,
ona zaralako
;
bihotz sentikorra dozu-ta,
parkatu egidazu;
garbitu naizu, arren,
nire barru-hondoko hondar zikinetik;
eta nire etenbako jausialdietatik jagiazo nagizu.

Santu zaran Horren aurrean
pekatari sentitzen naz,
nire pekatua neugaz bat-eginda dago.
Hauxe besterik ez naz ni!
Zure kontra,
zure kontra bakarrik egin dot pekatu,
eta zure begiak penaz ikusten dabe
nire bihotza zikindurik.

Hau poza nirea!
Aita zara, baita zuzena ere;
eta dana epaitzen dozu ezeren truke barik.
Sentitzen dot!
Sortu ere, pekatuan ninduan amak sortu.

Jaio aurretik egon nintzan
pekatu-ilunpetan hondaturik.
Zure begien aurrean naukazu,
nire barruan dagoan zuzena eta garbia maite dozu,
eta errukiz maite nozu isilean lagun zintzo lez.

Besarkatu nagizu eta zure maitasunak
bihotza aldatuko deust
.
Izan zakidaz lagun, eta gailurretara joko dot.

Bihurtu egidazuz
zure salbamenaren poza eta alaitasuna
,
galduak ditut-eta; eta nire barru osoa
jai-giroan goraka hasiko da.
Adiskide gara: ahaztu, arren, egin neban okerra.
Eta zure adiskidetasuna lagun, bizibarritu nadila.

Sortu bedi nigan, bizi-iturri lez, bihotz garbia,
eta gogo sendoa ezarri nigan, Jauna.
Zure arpegi alaia ikusi nahi dot nire ondoan,
eta zure indarra aurretik dodala,
beti lagundu deistala.

Emoidazu, arren, bai, arren,
zure salbamenaren poza,
eta zure alde dana jokatzeko
prest dagoan bihotz leiala.

Gazteei iragarriko deutset
zein zoragarriak diran zure bideak
;
eta Zu ezagutu barik pekatuan dabiltzanei,
txastau dagiela zure maitasunaren gozoa.

Emoidazu bizia, nik bizia maite dot-eta,
Zeu zara-ta biziaren Jainkoa;
holan iragarriko deutset gizonei, Zugaz dana ahal dala.
Edegi egidazuz nire bihotza
eta ezpanak Zuganuntz, Jauna,
zenbat maite zaitudan iragarri nahi deutset-eta.

Badakit Zu txotxokerietan ez zabiltzana,
eta nigandik berba hutsak ez dozuzala nahi.
Bihotz damutua da eskatzen deustazuna;
bihotz zintzoa eta leiala da nahi dozuna
.

Izan zaitez errukitsu nitaz,
eta zaindu egizuz gure bizitza makalak.
Zuri eskeintzen deutsugu
gure eguneroko bizitza neketsua,
Zuk, gure Jainko horrek,
gure bizi-opari hori zure altare gainean
aurkitu dagizun eta poztasunez onartu
.

Bihurtu eiguzuz, arren, eskatzen deutsugu,
poza eta alaitasuna,
eta gure bizitza osoa jai-giroan goraka hasiko da.
Adiskide gara: ez gogora ekarri egin deutsugun okerra,
eta zure adiskidetasunez
eragin eiguzu bihotz barritzera
.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue