#
#

Salmo barriak: "TOPAKETA - BOKAZINOA"


Barrueratzeko salmoa #
#
#

Jauna, Zu nire barru-hondoraino sartzen zaiataz,
eta barru-barrutik ezagutzen nozu.
Badakit: ezagutzen nozula noiz gelditzen nazan
edo noiz zer egin ez dakidanean.
Nire gogo eta asmoak
zeureak bailira ezagutzen dozuzala.

Zure arrastoa ipini dozu nire bidean,
nire atsedenaldian nire ondoan jesarri zara,
nire egitasmo guztiak zehatz-mehatz ezagutzen dozuz.
Zuk isilean mutu dagoan gizonaren bihotza entzuten dozu,
baita Zugana zabaltzeko berbarik ez daukan bitartean ere.

Sinistezina da: osoan oratuta naukazu,
zure eskuzabalez babesten nozu,
eta zure-zurea sentitzen naz.
Basamortuan hare-garautxo bat lez naz,
itsasoan galdutako ur tanta bat;
holantxe aurkitzen naz ni zure aurrean.

Ene Jainko, besoak zabaldu
eta besarkatu nahi zaitut
,
zure itsas ertzera heldu nahi dot,
eta ezin ikutu ere egin zure lurra.

Neure kautan itanduten dot,
baina ez daukat erantzunik;
nora jo zure arnasearen beroa ez hartzeko?
Hona nire erantzuna: Nora joan igesi
zure begiradakaz topo ez egiteko?

Nire bizitzari oratu eta goruntz egiten badot,
gehiagora eraginez, han zagoz Zu.
Bidean nekatuten nazanean,
eta lurreko hauts hutsa sentitzen nazanean,
hantxe bertan neugaz, nekepean katigatuta,
Zeugaz topo egiten dot.

Nire hegoak muga danen gainetik banaroe,
barria dan zerbait begiztatzerakoan,
nire ametsen itsasoak zeharkatzen badodaz,
nire hondartzetako hare pegakorrak astinduz,
han dago zure esku zabal maitekorra,
zure begiak, eta zure ahoa.
Hantxe Zu, Lagun leial lez,
aurkitzen zaitut barriro
.

Nekeak eraginda badinot:
lainoak baltzez jantzi nagiala,
aterkin zahar hondatu bat lez.
Gogaituta badinot:
Nigan egun argia gau bihurtu bedi,
tapaki baltzez estaldu, bide barik itziz...
ilunpea ere ez da Zuretzat iluna, Jauna,
eta gaua eguna baizen argi jatzu.

Zure Bizitza nire erraietan bizi bihurtu da,
Zuk emon deustazu sorrera,
eta Zeu zaran helmugaruntz ibili nadin nahi dozu.
Zeurea nozu: zure maitasuna da
nire itaun guztien erantzun bakarra.

Nire amaren sabelean eiho ninduzunean,
maite-maite ninduzun.
Eskerrak emoten deutsudaz,
zoriontsu izatera deitu nozulako
.

Nire arimearen hondoraino ezagutzen nozu,
nire barru-hondoan nazana ez jatzu ezer ezkutatzen.
Hau da nire itauna: nire bizitzak ba ete dau zentzunik,
Zuk, Jaun maite horrek, huts egiten badeustazu?

Eroan naizu Zeuk
gure artean zabaldu dozun bide barritik
.
Nire bizitzaren egitasmoa hortik zuzendu nahi dot,
eta pausuz-pausu, nire izatearen barren-barrenetik Zuretzat bizi.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue