#
#

Salmo barriak: "TOPAKETA - BOKAZINOA"


Buztinezko ontzia #
#
#

Buztinezko ontzia lez,
egia da, Jauna,
zuk badakizu mintzen nauala,
eta hauskor sentitzen nazala
eta behartsu…

Baina gaur, hau poza, Jauna!,
buztinezkoa nazala konturatu naz,
baina baita ere ontzia
eta eskerrak emoten deutsudaz.
Eta amesetan egin dot, Jauna,
Zu itsasoa zinela,
eta ni hondartzan
eta itsasgoran,
urez betetzen nintzela,
eta guztiz hartu eta gainezka egiten eustala.

Jauna,
urarekin bete arte,
ontziak ez daki zein dan bere izatea!
Buztinezkoa dala!
Baina ontzia da! Hartzeko lekua dauka!
Eta gainezka egiten deutso!,
eta iturri bihurtzen da!; eta itsaso egiten!

Buztinezkoa izan da ere,
zein ederra dan ontzia izatea!

Beste amets bat ere izan dot, Jauna,
Zu ur ekarlea zinela,
eta ni zure ontzia,
zure buztinezko ontzia,
apal eta hauskorra, egia da, baina ederra,
eta eskutik eroaten ninduzula,
eta txeraz begiratu,
eta kontu haundiarekin zaindu,
zure ontzia nintzalako;
munduaren aurrean,
harrotasunez erakusten ninduzun,
eta maite ninduzun,
eta zure lagun nintzan;
eta gainera, nire Jainkoa,
zer izango ete zan ur ekarle bat
buztinezko ontzi barik!

Eskerrik asko, Jauna, amesetan egitearren,
eskerrik asko ontzia izatearren,
eta eskerrik asko buztinezkoa izatearren.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue