#
#

Salmo barriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Jarraipen deiaren salmoa #
#
#

Maitatzera konbidatzen nauan
zure Hitza entzun dot, Jauna.
Pausoa emotera animatzen nauan
zure exenplua ere ikusi dot.

Zure hitza erabatekoa da; garan osoa eskatzen deuskuzu.
Ez zabiltza erdizka,
ondo dakizulako osorik emoten ez dana
zurekin jolasean amaitzen dauala.

Zure hitza argia da:
Jainkoa eta lagun hurkoa norbere burua lez maitatu.
Jauna, ezinezko gauza eskatzen deustazu!
Zure Hitzak nigan bizia izan dagian
zenbat beldur gainditu beharko ditut!

Bai, Jauna, nire bildurrak nire oztopo nagusienak dira;
nahi ditudan gauzak elkar banatzeko bildurra;
nire arerioei ere parkatzeko bildurra;
bizimodu erosoa itzi
eta konfiantza guztia Zugan jarriaz
beste modu batera bizitzeko bildurra.

Jauna, zuk eskatzen deustazun guztia egiteko
emoidazu zure grazia;
nire indarrean barik zugan konfiantza izateko;
zure egitasmoak,
bizitza osotasunean hartzera eroango nauala
benetan sinistu dagidan.

Lagundu nagizu, ez itzi bakarrik,
nire buruak huts egin daikelako,
baina zu beti hortxe zagoz;
gogoa galdu naikelako
baina zuk beti gogo-berotuko nozu.

Dana “bertan behera” izteko tentazinoan erori naiteke,
baina Zugan eta zure ahalmenean konfiantza jarriaz
bidea errezago izango dan ziurtasuna daukat.

Lagundu…
Eskatzen deustazuna ikusteko ireki nire begiak;
zure Hitza entzun dagidan, ireki nire belarriak;
zagoz nire bihotzean eta bete nagizu zure maitasunez,
nire bizitzako oinarria izan dadin.
Horrela bakarrik dau zentzuna
eta zugandik hurrago sentituko naz,
Maitasuna zaralako.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue