#
#

Salmo barriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Nagusi dan Jauna dot indarra #
#
#

1
Ikusten dozu, Jauna,
nire egoera,
aurrera beharrean
noa goitik behera.
Nire amets guztiak
hor doaz hutsera;
baina Zeu zatoz beti
niri laguntzera
eta aurrera noa
zure esanera.


2
Nire bizitzan izan
da neke ta lana,
eta ahal dan ondoen
jokatzen afana.
Zertarako izan da
nik egin dodana?
Maitasuna izan da
indartu nauana,
hau da zure aurrean
balio dauana.


3
Zuk dakizu ondoen
nire ahalegina,
ahalegin eta guzti
burutu ezina...
Zuri autortzen deutsut
ezinaren mina,
gehien neurtzen dozuna
ez da etekina;
maitasunean dozu
zure atsegina.


4
Zeru-lurrak sortu ta
egin dituzuna,
aingeru ta gizonen
zoriontasuna.
Zure eskuan dago
nire ondasuna,
eta Zeugan bakarrik
nire etorkizuna;
Zeu ez al zara nire
aberastasuna?


5
Danak oker urtenda
sarri nabil bero,
baina Zugana jota
pozik nago gero.
Hau ondo ikasi dot
eta harrezkero,
nahizta kontuak urten
dozenerdi zero,
miloi da zuk aurretik
bat jarri ezkero.


6
Nekez ta asko erein
eta gitxi batu,
halan be ez naz, Jauna,
alperrik nekatu.
Zuk betiko legea
ez dozu aldatu:
zenbat zaitugun Zeu ta
hurkoa maitatu,
Zurekin pozik, Jauna,
egin leike tratu.


7
Ez da fidagarria
lortu dodan nota,
falta jakona, Jauna,
Zeuk gainera bota.
Neureari begira
jartzen banaz jota,
Zuk ipinten deustazu
bihotza jasota;
nire uste osoa
Zuregan dago ta.


8
Zu Aita zaitudala
nork deust jakinazo?
Jesukristok esanda
bihotzean jaso.
Gu seme-alaba ta
Zu gure guraso,
gu galtzea litzake
Zuretzat frakaso;
Zu gure sorburu ta
zorion-itsaso.


9
Zuk sortu dozu nigan
zure egarria,
Zeu izanik aseko
nauan iturria.
Zuganako joera
nigan ezarria,
bego sendo bizirik
maite-lokarria,
Zurekin bat eginik,
Jaun maitagarria.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue