#
#

Salmo barriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Benetako adiskidearen salmoa #
#
#

Jesus Jauna, benetako adiskidea zara,
artzain ona dan lez,
ardiak banan ezagutzen eta
euren izenez deitzen dituan lez.
Nigaz adiskide zintzoa zara
eta ez jat ezer falta.

Ez jat ezer falta,
nire bihotzaren gurari guztiak
Zuk betetzen dozuz-eta.
Ez jat ezer falta,
Zu nire ondoan zagoz-eta
,
nahizta beste danak bakarrik itzi.

Ez jat ezer falta, Zuk nigaitik bizia
emon dozu-ta gurutze gainean;
ez jat ezer falta, zure parkamena
eta grazia beti lagun ditut-eta.
Zure dohaiez ornidu nozu,
zure bizi-ogiaz janaritu nozu;
zure Espirituaren pozez
eta bakez bizibarritu nozu
.

Zuk naroazu, artzain onak lez,
ur bizien iturrietara,
eta nire egarria baretuten da zure iturriko urez.
Zuk bixkortzen dozu nire arimea,
biderako indar barik gelditzen nazanean;
Zuk bixkortzen dozu nire arimea,
lurjota eta bakarrik sentitzen nazanean.

Jesus Jauna, beti zara adiskide zintzoa,
artzain ona lez, bere artaldearen defentsan
bere bizia emoten dauan artzain onaren antzera;
ibar ilunetatik ibili behar badot ere,
ez dot ezelango txarren bildurrik,
Zu beti neugaz zagoz-eta.
Zure ondoan ez dot ezeren bildurrik.

Zure makileak baretzen nau, Zugaz dana daukat.
Zure Berbeak eusten deutso
nire arimeari ilunpetan
;
zure Berbea da zutabe sendoa nire gauaren euskarri;
zure Espiritua da nire indar eta segurtasuna zalantzetan;
zure Espiritua da argia eta beroa
nire oin nekatuak bixkortzeko.

Zu benetako Adiskidea zara, Jesus Jauna,
otsoa datorrela-eta, mendian behera igesi ez doana;
Zu beti neugaz zagoz eta nire alde zagoz sendo,
neu txarretik askatu eta indar barriz bete arte.

Zuk atonduten deustazu mahaia,
Adiskide horrek
,
eta neure ondoan jesarten zara;
burua orio santuz gantzututen deustazu
adiskidetasun-ezaugarriz,
eta nire edontzia gainez eragiteraino
beteten dozu ardau gozoz.

Zure adiskidetasunaren grazia eta dohaia,
Jesus Jauna, artzain ona,
izango dodaz lagun
nire bizitzako egun guztietan.
Zoriontsu izango naz zure
eten ezineko zintzotasunari esker;
eta beti izango dot zure maitasunaren
ziurtasuna gehiago ezinean.

Nire bizilekua, Jesus Jauna,
nire benetako Adiskidea eta artzain ona,
zure bihotzeko Zauri-zuloa izango da,
urez eta odoletan zabalik.
Bizitzan zehar beti sinistuko dot
zure maitasunean
,
izan ere, ez dau inok maitasun haundiagorik,
adiskideagaitik bizia emoten dauanak baino.

Zu zara, Jesus, Jauna, atzain ona,
bere artaldea artegira daroana;
Zu zara, Jesus Jauna, benetako adiskidea,
inoiz morroitzat hartzen ez gaituzuna.
Zu zara Aitaren bihotzeko sekretuak
ezagutzera emon deuskuzuzana.
Nire bizia salbau deustazun adiskidea zara,
Zeuk gurutzan eskegita.

Erakutsi egidazu, Jesus Jauna, bizia emoten,
bizitzen jarraitu beharra daukenen alde;
erakutsi egidazu, Jesus Jauna,
bakarrrik dagoan anaiaren ondoan
zintzotasunez irauten.
Zu zara Aitaren bihotzera daroan bideko Atea:
zuzendu nagizu, Adiskide, eta eroan nagizu
zure Erreinuko ur bare garbietaruntz.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue