#
#

Salmo barriak: "GORALPENA"


Pozezko goralpenaren salmoa #
#
#

Bedeinkatzen zaitut, Jauna,
bihotza pozez gainezka
;
gau ta egun, bai lanean,
bai atsedenean,
Zu goraldu nahi zaitut.

Nire bihotzak Zugan bakarrik
aurkitzen dau bizia
,
maitasuna eta leialtasuna.
Bai, Jauna, pozik alkartzen naz
Zu goralduten zaituen gizon guztiekaz.

Ene Jainko,
herri guztiak goraldu zagiezala;
herri guztiak goraldu dagiela
zure Izena etenbarik;
Zure bila ibili naz, Jauna,
eta orain pozik daukat bihotza
,
nire bildur eta esturetatik askatu nozu-ta.

Nire begiak zuri begira daukadaz
eta zure argitan pozez betetzen dira;
zoriontsu sentitzen naz, lasai nago,
Zu goraltzen zaitudanean.

Bihotz-txikia naz, Jauna;
Zuri dei egin eta
Zuk erantzun deustazu;
Zu beti zagoz prest
esturaldietatik ni ateratzeko
.

Ene Jainko, nik benetan
txastatu eta ikusi dot zein ona zarean Zu!
Ni zoriontsu naz,
Zu nire bizitzaren ardatz
aukeratu zaitudalako
.
Zure aurrean, Jauna,
bildur santuz eta errespetuz naukazu;
ondo dakit Zu ondoan zaitudala,
ez jatala ezertxo ere faltako.
Zugandik urrun dabiltzanak esku hutsik
eta ezebezean gelditzen dira;
zure bila gabiltzanok, Jauna,
asebeteta gelditzen gara
.

Ni Zuganuntz noakizu, Jauna,
eta nire belarriak adi dagoz
zure berbetara.
Zure ondoan ikasi nahi dot
zure maitasuna eta jakituria,
zure aginduen arabera bizi nahi dot.

Ene Jainko, biziaren Jainko,
nik bizitzea maite dot.
Ene Jainko, nire bihotzak
zure presentziaz gozatzen bizi nahi dau
.

Zaindu egizu, Jauna,
nire mihina gatxetik,
guzurrezko berbatik;
ez itzi nire ezpanak
guzurrez zikintzen
.

Okerretik alde egin nahi dot, Jauna,
eta egunero onari ekin;
bakearen alde egin nahi dot
eta parkamenaren zerbitzari izan.

Zu, Jauna, haundia zara, zoragarria,
ez da zu langorik inor;
Zuk entzuten dozuz gure deadarrak
eta samurtasunez onartzen dozuz,
gure estularriak zeure gain hartzen dozuz.

Zu hurrean zagoz, Jauna,
bihotza urraturik daukanagandik,
eta beti zagoz prest,
hondaturik dagozanei laguntzeko.

Zein ederra dan, Jauna,
zu Jainkotzat eta Aitatzat eukitea!

Bai zoriontsu sentitzen nazala,
Zuk seme-alabatzat naukazula jakitean!

Ni Zutaz fiatzen naz,
dana itxaroten dot zure errukitik,
osoan fiatzen naz Zutaz,
maite nozulako

eta nire bizia zaintzen dozulako.
Goralduten zaitut, Jauna,
bihotza pozez beterik dodala.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue