#
#

Salmo barriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Behartsuaren aberastasuna #
#
#

1
Bedeinkatzen dot Jauna
une guztietan,
Haren kantu txorta bat
daukat ezpanetan.
Jaunagan alai daukat
gogoa benetan,
behartsuak aseaz
nik neure pozetan.


2
Goraldu egizue
Jainkoa neurekin,
gora Haren izena
danok alkarrekin.
Bera aurkituteko
egin dot ahalegin,
arriskuetan lagun
Jauna dot atsegin.

3
Jaunaren aingeruak
zintzoen alboan,
arduraz dagoz beti
zaintzeko asmoan.
Hara zelan naukan gaur
babespe gozoan,
Jaunagan bizitzea
zorion osoan!


4
Zuok, aukeratuok,
goraldu Jainkoa,
ta Beragan lortuko
dozue nahikoa.
Goseak menpe dauka
aberats harroa,
ta Jaunak asetzen dau
behartsu gaixoa.

5
Ezbeharrez deadar
dagitsoenean,
laster jarriko ditu
pozaren menpean.
Beti dabil negarrez
daozanen artean,
kemen izan dagien
oinaze-bidean.


6
Haundiak dira egiz
zintzoen nekeak,
askotan negar malko
garratzez beteak.
Baina Jaunak argitzen
deutsiez bideak
Berak zaintzen ditu ta
bidean maiteak.


7
Gaiztoa galduko da
bere okerrean,
zuzenaren kontrako
guztiak batean.
Zerbitzari zintzoak
Jaunak, bitartean,
onez jarriko ditu
betiko bakean.


8
Eskerrak Zuri, Jauna,
entzun nozulako,
Zu zaitugu lagun ta
nahiko niretzako.
Beti zaitut ondoan
arduraz zaintzeko,
hau jakinda zelan nik
ez zaitut maiteko?

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue