#
#

Salmo barriak: "BILAKETA - ADISKIDETASUNA"


Jainko bila dabilenaren salmoa #
#
#

Nire bihotza nire bizitzaren zentzunaren bila dabil,
nire bihotza, ene Jainko, zure bila dabil,
eta zure gose-egarri da,
ur bila dabilen basahuntza lez edo goserik dan umeak ogia lez.

Zelan sentitzen dodan, Jauna! Nire bihotza zutaz egarri da;
nire izatea beteko dauana Zugan bilatzen dau nire bihotzak.
Gogotsu eta indartsu bilatzen zaitu, Jainko bizia, Biziaren Jainkoa,
eta itaunka nabil:
noiz ikusiko dot zure aurpegia, ene Jainkoa?

Leizeak leizeari deika dabilen antzerakoa da zure maitasuna.
Harrigarria, zoragarria zara eta zure izateak itsutu egiten gaitu.
Lehor dagoen hondartzaraino heltzen dan olatu bizi lakoa zara.
Ene Jainkoa, ni nazen hondar garaun hau eroan egizu zure uretara.

Zure graziaz, apurtu egizu nire bihotzaren gogortasuna.
Argitu egizu nire gaua eta gautu nire eguna: argia nire ilunean!
Ipini egizu nire bihotza otoitzean
eta nire seme-alaba otoitza zugana heldu dedila.
Nire biziaren Jainkoa:
zure bizia gura dot, zure bizia behar dot; bete nire bizia.

Zure argiak eta egiak zuzendu nagiela.
Egi osora zuzenduko nauan zure Espiritu bialdu egidazu.
Nire pozaren Jainkoa,
zure egonlekura heldu gura dot zure aurrean kantatzeko.
Aurkituko zaitut, begietara begiratuko,
pozik sentitzen dan umeak lez goratuko zaitut,
eta nire bizia poztu eta bete egingo da zure presentziaz, ene Jainkoa.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue