#
#

Salmo barriak: "GORALPENA"


Jainkoaren samurtasunak eragindako salmoa #
#
#

Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
nire izatearen barren-barrenetik.
Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
eta ez ahaztu Berak egindako hainbat mesede.

Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
Bera nigaz hain eskuzabala izan dalako.
Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
nire bizitza bakez asetu daualako.

Jaunak parkatu deutsuz
zure pekatu guztiak
;
garbitu egin zaitu.
Jaunak osatu zaitu zure gatx guztietatik.

Osatu zaitu.
Jaunak atera zaitu leza sakonetik:
askatu egin zaitu.
Jaunak zutik jarri zaitu,
zeu jausi ondoren:
berreskuratu zaitu.

Jaunak edertuten zaitu maitasunez
eta samurtasunez egunez-egun.
Jaunak zure existentzia
ondasunez eta opariz asetzen dau.

Jaunak zaintzen zaitu
bere begi-ninia lez
.
Jaunak barrizten dau
zure bizitza egunez-egun.

Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
gauzak zuzen egin dituana.
Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
zapaldua bere burujabe egiten dauana.
Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
bila dabilenari bere bideak agertzen deutsazana.
Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
zugaz harrigarriak egin dituana
.

Jauna bihozbera eta
errukitsua izan da gugaz
.
Jauna hasarregatxa
eta errukiz betea izan jatzu
zure hutsegiteen aurrean.

Jaunak ez deutsu gorrotorik gordeten,
bere aurrean egindako joko gaiztoakaitik.
Jaunak ez zaitu erabili
zure pekatuak merezi izan daben neurrian.

Jaunak deutsun maitasuna,
zeruak baino gorago dago
.
Jaunak deutsun maitasuna, ene arima,
itxaso sakonak baino sakonagoa da.

Jaunak deutsun maitasuna, ene arima,
mendia baino sendoagoa da.
Jaunak deutsun maitasuna, ene arima,
gure bihurrikeriak baino tinkoagoa da
.

Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
bere eskuen samurtasunagaitik.
Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
ama bat baino ere hobea dalako.

Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
gure buztin-orea
ondo ezagutzen daualako
.
Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
Berak ondoen ulertzen daualako
gure bihotz gaixotia.

Jaunaren maitasuna, ene arima,
betidanik betidaino da
.
Jaunaren maitasuna, ene arima,
Bera maitatzen eta errespetatzen
dabenentzat da.

Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
zeruko aingeruekin batera.
Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
aukeratuen batzarraren aurrean.
Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
Historiaren Jaun bakarra
.
Bedeinkatu, ene arima, Jauna,
bere erreinuko batzar guztietan.

Bedeinkatu, ene arima, Jauna:
goratu egizu bihotz-bihotzez!
Bedeinkatu, ene arima, Jauna:
bere amaibako maitasunak
merezi dau gure abestia
.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue