#
#

Salmo barriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Erruki-eske salmoa #
#
#

Zu zara, Nazareteko Jesus,
guganako Aitaren errukia
.
Aitak zure maitasunaren bitartez
ixuri dau bere bihotza gure lurrera,
eta bere neurribako samurtasunez
gure pekatua garbitu ahal izan dau.

Zeharo garbitu gagizuz, Jauna,
gure txarkeri eta txatxarkerietatik,
eta gure bizitzak zikinduten dituan
zikinetik garbitu gagizuz.

Guk autortzen dogu,
Nazareteko Jesus,
geure burua pekatarizat;
gure joko okerra
begi-aurrean dogu
.

Pekatu egin dogu
zure neurribako maitasunaren aurka
,
Aitaren samurtasunaren aurka.
Hau egoera mingarria, lotsagarria,
geuk egindako okerkeriz!

Zure garbitasunaren
eta santutasunaren aurrean,
Jesus, adiskide,
ez daukagu nora jo
.

Zure Aitaren bihotz onaren aurrean,
larri sentitzen gara.
Jesus, gure anaia, makalak gara
eta pekatua gure haragiari erantsita dago.

Zu santua zara, garbia zara,
eta bihotz zuzena maite dozu;
ulertzen dozuz gure hutsegiteak
eta jausteak
.
Argitu gagizuz.
Zure maitasunezko ur zipriztinez busti
eta garbituko gara;
garbitu gagizuz zure kurutzeko odolez
eta edurra baino zuriago geldituko gara.

Begira gure samintasuna:
bihurtu eiguzuz poza eta alaitasuna,
eta pozez bixkortu daitezala
gure bihotz nekatuak.

Ez egizuz gogotara ekarri gure hutsegiteak,
Zu, Jesus, ona zara-ta;
eta atera gagizuz egunero
ilunpetako sarean jaustetik.

Sortu gugan, Jauna,
bihotz garbi eta leiala
;
sendotu gagizuz barrutik
zure Espirituaren indarrez.
Garbitu, arren, gure bihotzak,
zure arpegia ikusi ahal daigun.

Bihurtu eiguzu errukiz
zure salbamenaren poza
,
eta zabaldu gure bihotzak
mugabako maitasunera.

Zuk gugan egin dozuna
lau haizetara iragarri nahi dogu,
zure besarteko gozotasuna dastatzera
hurreratu gaitezan guztiok.

Askatu gagizuz, Jesus Jauna,
biolentziatik eta geukeritik
,
eta zure parkamen harrigarria
zabaltzeko adore emoiguzu.

Edegi gure begiak,
zabaldu gure eskuak

eta gure bihotza
adiskidetasunera eta bakera,
bai Zugaz eta bai anai-arreben artean.

Zure Aitaren eztegu-mahaian
partekide egin gagizuz
,
eta mosuz eta besarkadaz onartuak
eta maitatuak sentiduten gara.

Zure parkamen-besarkadaz
gure pekatuak parkatzean,
bai ona zareala, Jauna!
Zure Aitarenean etxeko egin gaituzu,
familia bat eta berekoak.

Zure errukiari esker,
birjaio gara bizi barrira
;
zure parkamenez itzartu dozuz
gugan lotan egon diran
Erreinuko dohaiak.

Hur-hurreko izan zakiguz,
geure ondoko adiskide zintzoa,
geuk sarri huts eginarren.
Eta dei eiguzu barriro,
bidean jausten bagara ere,
jagi gaitezan.

Bai, Jesus, adiskide,
barriro ere Aita bizi dan etxera
bihurtuko gara.
Bai, Jesus, adiskide,
guztiok batera
ospatuko dogun jaialdi barrira.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue