#
#

Salmo barriak: "TOPAKETA - BOKAZINOA"


Liluratu egin nozu, Jauna #
#
#

Zoratu egin nozu, Jauna,
eta zoratzen itzi nintzan
.
Azkenean ere, hainbeste burruka
eta ahaleginen ondoren,
Zu gehiago izan zara eta irabazi egin dozu,
egun argiak gau iluna menperatzen dauan lez.
Azpian hartu ninduzun, indarrez zeuganatu nozu.
Zu beti zara Jainko!

Barregarri egin naz egun guztian.
Inok ez dau ulertzen zer dan maitasuna
zure Maitasunean
.
Guztiak irri eta barre egiten deuste,
Zuk bizitzako askatasuna kentzen deustazulakoan.

Zure testigu izan nahi dot,
eta zure Berbea neure aurka jarri jat.
Ahotik urten orduko, hutsarena emoten dau.
Lotsagarri eta higuingarri bihurtu naz guztientzat,
lekuz kanpo dagoan hazurra lez.

Sarri dinot neure kautan:
ez dot gehiago zure izenean berba egingo,
ez dot gehiago aintzat hartuko
zure gainezkako maitasuna.
Baina ezinezkoa da.
Zure presentzia barik ezin naz bizi.
Su kiskalgarria lez zaralako,
zehatz kontsumitzen nozula.

Are gehiago, Jauna:
egin ahalak egin dodaz eusteko,
eta ezin izan dot.
Bakarrik eta galduta sentitzen naz.
Baina badakit neugaz zagozana.

Zu, gizakiaren bihotza eta erraiak ezagutzen dozuzan Hori,
izan zakidaz nire barruan neure alde
burrukatzen dauan gudari indartsu.
Behin baino gehiagotan esan dot nere kautan, Jauna:
“Madarikatua jaio nintzan eguna,
amak munduko argira ekarri ninduan eguna
ez bedi bedeinkatua izan sekula!”
.

Igesi egin nahi izan dot, beti igesari emon,
itsaso sakonean edo mugabako basamortuan galdu.
Baina Zu, Jauna, beti zatoz itzartutera,
liluratu egiten nozu barriro,
eta burrukak eta estularriak leku izten deutsee
zure maitasun leialaren esperientziari.

Jauna, badakit nire bihotzak, zoriontsu izateko,
zure maitasunaren neurria behar dauala.
Jakinean nago, inguratzen nauan ezerk ezin nauala liluratu,
ezta ez dala inun ezer nire bihotzari oratzekorik,
zentzunez ase-betetzerainoko neurrian.

Jauna, nahizta bakarrik gelditu,
nahizta inok jaramonik egin ez,
nahizta inok ulertu ez Zurea izateko dodan erabagia,
nahizta bidean huts egin
eta barriro hasi-beharra izan,
nahizta nire begiak estaldu edo ahoa itxiazo,
nahizta esku-oinak lotuak euki,
nik beti Zurea izaten jarraituko dot,
Zuk lehenago maitasunez maite izan nozulako.

Zuk zoratu nozu, Jauna, nire bizia zurea da.
Zuk zoratu ninduzun, Jauna;
nire otoitza bihotz-betean Zugana doa, Jauna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue