#
#

Salmo barriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Biziaren Jainkoari #
#
#

Jauna, zu Biziaren Jainkoa zara,
ontasunezko eta errukizko Jainkoa.
Gure bizien hasieran
eta sortutako guztiaren hasieran
zure indar sortzailea ikusten dogu.
Historian zehar eta gure historian,
zure gogoa da,
pertsonak gizakoiago, anaiago eta pozago bizi gaitezan.
Eskerrak emoten deutsuguz eta bedeinkatzen zaitugu.

Zure irudira egin gaituzu.
Zure eskuen egintza garala ikustean,
zure Aita-Ama izatearen haziak
gizaki bakotxean ikustean,
harritu egiten gara:
sortu, transmititu eta bizitza indartzeko gai egin gaituzu;
pazientziaz eta samurtasunez hasten laguntzea emon deuskuzu,
bihotz errukitsua eta bihozbera emoten deuskuzu,
eta zure antzera
konpromisozko eta doako maitasuna bizitzera dei egin.

Gutariko bakotxean Zugandiko zerbait ipini dozu,
gure bizitzen bitartez,
besteengana heltzea gura dozuna:
mundu honen erdian,
gure anai-arreben bizitzetan,
maite mina, hurrekoa eta askea
bizitzera bialtzen gaituzu.

Gizon eta emakume askeak izatera deitzen gaituzu,
errukiorrak, solidarioak, itxaropen lekukoak;
Jainkoaren gizon eta emakume;
Espirituaren gizon eta emakume,
hurretik, Jesusen jarraitzaile izan gura dabenak.
Barru-barrutik zurekin bat eginda,
zure maitasunaz janaritu,
eta zure presentziaren bizipen pozgarria
ikusgai bihurtzen dabenak.

Bizi dogun egoera, lan edo adinean,
gure bizitza Zurearen espilu izatera deitzen gaituzu;
gure bizitza eta egiteekin pertsonei agertu deiegun
Zuk maite gaituzula.
Bizitzan gora egiteko eta zure Erreinua eraikitzen joateko,
zure laguntzaile egin gaituzu.

Mariaren antzera,
Zugaz bete eta munduari eskeindu eutsun emakumea,
zure maitasunari beti zabalik egon gaitezala
eta gure bizitzak besteentzat emoten jakin.

Eskerrik asko, maitasun samurren ametsez beteriko bihotzetik
hartzea emoten deuskuzulako,
eta horrela zure EGITASMOAREN laguntzaile izan,
BIZIAREN JAINKOA
zaran horrekin.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue