#
#

Salmo barriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Ene Jainko, ni onik atera #
#
#

Jauna, Zu gugaz
bazaitugu,
nok gu izutu,
nok gu bildurtu?


Ene Jainko, ni onik atera.
Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
Aldendu nigandik kaliza hau, ahal bada,
eta nire ahotik urrundu garraztasun hau.

Askatu naizu sufrimentutik,
bildurretatik, hondamenditik,
apurka hondatzen doan bizitzatik,
eta heriotz-zulo ilunetik.

Jauna, Zu gugaz
bazaitugu,
nok gu izutu,
nok bildurtu?


Ontasun hutsa zaran, Aita, zatoz!
Salbau nagizu neure eta besteen txarkeritik.
Ene Jainko, zatoz!
Emoidazu zure indarra,
erakutsi egidazu sufritzen,
eta neure zoritxarrei aurre egiten.

Ezarri egizu sugarrez nire bihotzean
gehiago-ezineko zure maitasunaren ezaugarria.
Inoiz gorrotoak bihotzean ikututen banau,
atera egizu sustarretik;
eta ezarri nire barruan
zeurearen antzeko bihotz maitekor bat.

Jauna, Zu gugaz
bazaitugu,
nork gu izutu,
nok bildurtu?


Gorrotoa maitasun bihurtzen dozun Jauna,
iluntasuna, argi bihurtzen dozuna:
zatoz, eta kendu nigandik gatx guztiak.
Emoidazu zure bakea, Jauna,
nire estularria bihurtu egizu zure seme-alaben alaitasun.

Poztu eta alaitu beitez Zugan
zure bila dabiltzanak;
“Gora Jainkoa” esan begie beti
zure salbamena gura dabenak.

Jauna, Zu gugaz
bazaitugu,
nok gu izutu,
nok bildurtu?


Gaur hain behartsu eta gizagaixo sentitzen naz!
Ene Jainko, lagundu egidazu,
Zu zara, bada, nire indar, nire Salbatzaile.
Azkar, Jauna, ez berandutu!

Jauna, Zu gugaz
bazaitugu,
nok gu izutu,
nok bildurtu?

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue