#
#

Salmo barriak: "GORALPENA"


Gora egizue Jauna bere jauretxean #
#
#

Itsas-mendiak
eta guztiak,
beti Jaunari
ekin kantari.

Goraldu Jauna kalean, zuen etxeetan.
Goraldu, goraldu egizue beti eta nunahi.

Goraldu egizue zelaietan, mendi-gailurretan,
itsas zabalean, bere haunditasun-durundian.

Itsas-mendiak
eta guztiak,
beti Jaunari
ekin kantari.

Goraldu Jauna berbaz eta doinu ederrez,
goraldu zuen barrengo isiltasunean.

Goraldu egizue eguna urratzean,
egunsentian, eguerdiko eguzki galdatan,
arratsaldeko ordu baketsuetan,
goraldu gau ilunaren isilean.

Itsas-mendiak
eta guztiak,
beti Jaunari
ekin kantari.

Goraldu egizue astegun-igandetan,
urtarriletik abendura,
erloju guztien tangadetan,
ordu eta egutegi guztien gainetik.

Goraldu egizue Jauna
lanean, jardunean.
Eskeindu Berari besoetako indarra
eta buru-lanaren nekea.

Itsas-mendiak
eta guztiak,
beti Jaunari
ekin kantari.

Goraldu Jauna, ospatu jaiegunetan,
goraldu lanpeko burpilean lotuta,
sufrimentuetan, larritasunetan,
gizatasunaren mugapean katigu.

Abestu bere izena maitasunez eta pozez.
Abestu umeen irribarre-artean,
gazteen sendotasunean,
helduen bake neketsuan.
Abestu zaharren zimur artean,
noiz amatauko dagozan euren begien argitan.

Itsas-mendiak
eta guztiak,
beti Jaunari
ekin kantari.

Abestu urarekin eta aidearekin,
abestu txorien txorrotxioekin,
haizearen txistu zorrotzarekin,
trumoi-danbarrada hotsarekin.

Abestu Jaunari izadi isilaren ikuspegi gozoan,
bakardadeko soinu isil alaitsuan.

Itsas-mendiak
eta guztiak,
beti Jaunari
ekin kantari.

Aska eta ekin soinugailu txiki eta haundi,
eta goraldu Jauna izadi osoarekin batean,
gizakien arnasaldi bakoitzean eta guztietan.

Bedeinkatu Jauna nunahi eta beti,
danak, danetan, gogo betean,
goraldu danen izenean Jauna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue