#
#

Salmo barriak: "BILAKETA - ADISKIDETASUNA"


Adiskidetasunaren salmoa #
#
#

Jauna, nire barruan zerbait barria sortzen doa.
Abentura barri bat bizi dot eta ezbardina sentitzen naz.
Bizitza nire barruan borborka sentitzen dot
eta nire sanetan indar barri bat dabil.

Hemen nozu, Jauna, gogoz, biziaz beterik.
Hemen nozu, Jauna, gainditzeko gogoarekin.
Hemen nozu, Jauna, bizia hasten sentitzen dot.
Nire bihotza gailurreko gauzen bila dabil.

Jauna, egia nahi dot. Benetakoa izan nahi dot
eta guzurra, iruzurra edo iluna ez dodaz gogoko.
Jauna, zintzoa eta argia izan nahi dot
eta mozorrorik edo era bitako jokorik ez dot nahi.

Jauna, batzuetan nahastatu egiten naz. Egia da.
Eskuzabal izan nahi eta norberekoi sentitzen naz.
Besteekin alkarbanatu nahi eta nigan gelditu.
Danon lagun izan nahi eta neugan itxi.

Jauna, egia maite dot eta haren bila nabil.
Jauna, askatasuna maite dot eta askea izan.
Jauna, zuzentasuna maite dot
eta zuzengabekeriak ez dodaz gustokoak.
Jauna, lagun izatea maite dot eta saldukeriak mintzen nabe.

Hemen nozu, Jauna, nagusien munduaren aurrean.
Batzuetan itzia, ahaztua eta bakarrik sentitzen naz.
Jauna, batzuetan ez naz fiatzen eurekaz eta mintzen naz.
Jauna, beste batzuetan, alboratzen, kikiltzen naz eta sufritu.

Jauna, garbia izateko gogoa sentitzen dot.
Jauna, ona dana egiteko gogoa sentitzen dot.
Badakit noiz egiten dodan ondo eta noiz txarto.
Eta ona egiten ez dodanean deseroso sentitzen naz.

Jauna, beste gauza guztien gainetik adiskidetasuna bilatzen dot.
Jauna, lagunak euki nahi ditut. Hori behar dot.
Nire gauzak eta ilusinoak alkarbanatzeko
benetako lagun leiala bilatzen dot.

Jauna, taldea bilatzen dot. Pinaburua lez izan nahi dot.
Jauna, lagunak bilatzen ditut. Galburua lez izan nahi dot.
Jauna, adiskidetasuna bilatzen dot. Mahats mordoa lez izan nahi dot.
Jauna, adiskidetasuna hartu eta emon nahi dot. Lagun izan nahi dot.

Jesus, zure bila nabil eta zure adiskidetasuna nahi dot.
Jesus, zure adiskidetasuna leiala eta zintzoa dala sinisten dot.
Jesus, egia da lagunak lagunagaitik bizia emoten dauala.
Jesus, lagun lez, nigaitik emon dozu bizia.

Jesus, nire gurasoen adiskidetasuna behar dot.
Jesus, nire irakasleen adiskidetasuna behar dot.
Jesus, nire lagunen adiskidetasuna behar dot.
Jesus, zure benetako adiskidetasuna behar dot.

Jesus, zerbait barria sortzen doa nire barruan, aldatzen noa!
Jesus, nire bizitzarako gauza haundiak nahi ditutů
Jesus, laguntza eta ondokoen berotasuna behar dotů
Nire bizitza osoa ederra dan une honetan: behar zaitut. Lagun!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue