#
#

Salmo barriak: "TOPAKETA - BOKAZINOA"


Biderako salmoa #
#
#

Zuri agertzen deutsudaz, Jauna,
nire gogoa eta ahalegina,
Zugan dot, Jauna, nik uste on,
badakidalako maite nozuna;
Zugan dot uste on,
aprobaldian ez dagidala nekatuta atzera egin.

Zure graziak gehiago egin dagiala beti nigan.
Nik beti Zugan itxaro dot.
Ondo dakit ez deutsozula huts egiten
Zugan itxaroten dauanari.

Erakutsi egidazuz, Jauna, zure bideak;
erakutsi zure bidezidorrak.
Eroan nagizu zure egi-bidetik eta argitu.
Zabaldu beitez nire bizitzan bake ta onbideak,
justizizko eta askatasunezko bideak;
anaitasun eta zerbitzu-bide zidorrak.

Gomutau zaitez zure errukiaz, Jauna,
gomutau zure maitasunaz, betikoak dira-ta.
Ez ekarri gogora nire pekatuak.
Gomutau zaitez nitaz zure maitasunean,
Jauna, zure ontasunean.

Ona eta zuzena zara, Jauna,
bidegalduei onbidea erakusten deutsezu.
Apalak zuzenbidez daroazuz;
erakusten deutsezu apalei zure bidea.
Zure bide guztiak grazia eta leialtasuna.

Zure izenagaitik, Jauna, parkatu nire gaiztakeria.
Zugaz zintzoa nazanean, Jauna,
Zeuk erakusten deustazu bide zuzena.
Holan pozik biziko naz,
eta zure dohaiez aberastuko nozu.

Zu, Jauna, nigaz fiatzen zara
eta beti itxaroten deustazu
.
Zuk, Jauna, benetan
zure laguntzat hartu nahi nozu.
Nire begiok Jaunagan beti,
nire katigukeri eta loturetatik
Zuk askatu nozu-ta.

Begira niri eta nitaz erruki,
bakarrik eta errukarri nago-ta.
Arindu bihotz larri hau,
atera nagizu estualdi honeetatik.
Ikusi nire zoritxarra eta nekea,
eta parkatu nire hoben guztiak.

Jauna, zaindu nire bizia eta onez atera nagizu.
Urten dagidala neure koba-zulotik,
eta Zuganuntz joan nadila,
eta ez nadila lotsatu Zugana batu izanaz.

Erakutsi zure bideak, Jauna,
nire BIDE Zu zara-ta
.
Egi-bidetik eroan nagizu,
gizakiaren EGIA Zu zara-ta.
Nire baitan dodan bizi-iturburua bizierazo egizu,
dan guztiaren BIZIA Zu zara-ta.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue