#
#

Salmo barriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Begiok mendietara jasoten ditut #
#
#

Nahizta ibili
ilunpetan,
Zuk jartzen nozu
ni baketan.


Begiok mendietara jasoten ditut nik.
Laguntza niri nundik?
Jaunagandik nire laguntza,
Harek egin ditu-ta zeru-lurrak.

Nahizta ibili
ilunpetan,
Zuk jarten nozu
ni baketan.


Nire bihotza mendi-gailurrak baino gorago jasoten dot.
Nire iluntasunetik, putzu sakonetik,
Zugana hegaz doa, Jauna,
nire indarbako garraxia,
laguntza-eske.

Nahizta ibili
ilunpetan.
Zuk jartzen nozu
ni baketan.


Zuk luzatzen deustazu beso sendoa,
lurreko indar guztiak baino indartsuagoa,
nire gatx guztiak batera baino areago.
Ez al dozu jasoko gartsu
nire mila eta bost bildurren aurka?

vNahizta ibili
ilunpetan,
Zuk jartzen nozu
ni baketan.

Iluna ihesi badoa, zeri bildur?
Gau baltzean bakarrik banengo ere,
zergaitik ikara?
Zu ez zagoz inoiz lotan.
Egunaren eta gauaren gainetik zagoz,
maitasunez zain itzarrik.

Nahizta ibili
ilunpetan,
Zuk jartzen nozu
ni baketan.


Ez deutsee nire oinei itziko
labankadarik egiten,
ez nozu hutsean galduten itziko.
Nire pauso bakoitzean zainduten nozu,
zure esku sendo maitekorrez.

Nahizta ibili
ilunpetan,
Zuk jartzen nozu
ni baketan.


Eta nire eskumaldean zagoz,
aita on bat bezala,
nire oinak zainduten,
gatxetik eta arriskuetatik ni aterateko,
orain eta betirako.

Nahizta ibili
ilunpetan,
Zuk jartzen nozu
ni baketan.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue