#
#

Salmo barriak: "GORALPENA"


Txaloa eta guztizko salmoa #
#
#

Zure izenean alkarturik, Jauna,
txaloak jo gura deutsuguz;
herrialde guztiakaz bat eginik,
bizitzaren Jainkoari abestu nahi deutsogu;
zure Espirituak hemen baturik,
goresten zaitugu,
bedeinkatzen eta txalotzen.

Pozezko oihuz dinotsugu:
Haundia zara, gure Jauna zara!
Zure eskuetan itzi deutsu
Aitak ahalmen guztia:
Errege zara!
Zure eskuetan itzi dau Aitak lurbira osoa:
Jauna zara!
Aintza Zuri betiren beti!
Aintza Zuri orain eta beti,
Jesus Jauna!

Herrialde guztiak
Aitak eskuetara emon deutsuz.
Gizaki guztiak emon deutsuz Aitak,
Zugan danak seme-alaba izan daitezan.
Zugan, Jesus Jauna,
Jainkoaren ondasun eta jabetasun guztia.

Zugan, Jesus Jauna,
giza-erraza barriaren altxorra gara
Aitaren aurrean.
Aintza Zuri betiren beti!
Aintza Zuri orain eta beti,
Jesus Jauna!

Zugaz batera dinogu:
zu gure Jauna,
bakarra zara!
haundia zara!
Aintza Zuri betiren beti!
Aintza Zuri orain eta beti,
Jesus Jauna!

Aitak lurbira osoa zure eskuetan itzi deutsu.
Errege zara!
Zure eskuetan dago askatasunean hazten
eta bizitzen doan umearen bizitza.
Zure eskuetan gaztearen bizitza,
bere etorkizuneko zentzunbidearen bila.

Zure eskuetan gizon eta emakumeen bizitza,
alkar-maitasunean lotuta.
Zure eskuetan nagusien bizitza
betetasun betera heltzean.
Zure eskuetan, Jesus Jauna,
gure bizitzak Aitari eskeiniak.
Aintza Zuri betiren beti!
Aintza Zuri orain eta beti,
Jesus Jauna!

Zure izenean, Jesus Jauna,
umeak ona eta zuzena dan Aitari abestu deioela,
zure izenean, gazteak goraipatu dagiela
euren bizia eta maitasuna dan Jainkoa,
zure izenean, andra-gizonak
goraldu dagiela bizia dan Jainkoa.

Zure izenean nagusiak bedeinkatu dagiela
bizitzaren eta aintzaren Jainkoa.
Aintza Zuri betiren beti!
Aintza Zuri orain eta beti,
Jesus Jauna!

Zeuk agindu egizu, Jesus Jauna,
gizon-emakumeen bihotzetan.
Zure Aitaren nahia bete dedila
zeruan lez lurrean ere.
Zure Aitaren Erreinua hazurmamindu dedila
gure Herriaren Historia honetan.

Zure Aitak emoten deuskun Ogia,
guztien mahaira heldu dedila.
Eta zure Aitak, Jesus Jauna,
ez gaizala tentaldian jausten itzi.
Eta Zuk, Aitaren Bialdu Horrek,
gatxetik jagon gagizuz.
Aintza Zuri betiren beti!
Aintza Zuri orain eta beti,
Jesus Jauna!

Bizitzaren Espirituaren indarrez
Zugaz alkarturik,
Aita berberaren etxepeko
batasunean alkarlotuta.

Bateo bakar baten
ezaugarri bardinez identifikatuta,
goresten, bedeinkatzen,
adoratzen eta eskertzen dogu zure Aita.
Aintza Zuri betiren beti!
Aintza Zuri orain eta beti,
Jesus Jauna!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue