#
#

Salmo barriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Badakit Zeu zarala #
#
#

Badakit itxaroten deustazula, Jauna.
Goizean goiz, eguzkiaren urteeran, arin-aringa urteten badot,
Zu gauerditik zain zaukadazala somatzen dodalako.

Badakit beti neure ondoan zagozala,
oinak lokatzetan hondoratzean, bildurrez nagoanean,
zure presentziak eusten deustalako,
nire ezbaiak uxatuz.

Badakit beti parkatzen deustazula,
nire erruak agirian jartzean,
zure hatzamarrak nire erruen deskargua
errukizko hare-hautsetan idazten daualako.

Badakit nigan etenbako presentzia euki nahi dozula,
nire bizilekua Zu konbidatzeko baino zikinago egon arren,
Zeu sartu zaralako nire bihotz-hondoko ostatua bizibarritzera.

Badakit beti nire bila zabizala,
nire aurretik pasakeran, Zu ikusi ahal izateko,
behatz puntetan ipini orduko,
Zuk zure begiak jasoten dozuzalako,
neu jatsiazo eta neuk neure mahaira konbidatu zagidazan.

Badakit Zeuk bakarrik ase zeinkela nire egarria;
zure egarria neuk ase deizudala eskatzea txartzat hartzean,
Zeuk eskeintzen deustazulako trukean
betiko bizitzako bihotz-barreneko iturria.

Badakit Zeu zaitudala abokatu bakarra,
nire eguneroko saldukeri txikiekaz
zure eskuak zulatzen deutsudazanean,
ez dakidala zer egiten dodan
zeure ezpanez dinozulako.

Badakit Zu bakarrik zarala kapaz
nire eginbeharrak aurrera eroateko,
nire sare hutsak zure berbearen esanera
bakarrik betetzen diralako.

Badakit Zeuk nahi dozula beti izatea nire atseden,
nire nekea arindu daizun Zugana jo orduko,
Zuk beti daukazuzalako prest arrain erre batzuk,
ogi zatikatua eta osatu eta askatzen dauan zure berbea.

Badakit nahiago dozula,
nire egintza guztiak baino, neu Zuri eskeintzea;
ondo egindako nire egitada bat
Zuri eskeintzeko arduraz nagoanean,
Zeuk dinostazulako,
Zeu barik ezin dodala ezer onik egin.

Badakit neu soseguz entzuten ikusi nahi nozula;
izan ere, zure zerbitzuan ahaleginetan dihardudanean,
beharrezkoa bat bakarra dala
kontura ekarten nozulako.

Badakit beti zure ondoan euki nahi nozula,
besteei egia erakusteko bide bila nabilenean,
Zeuk dinostazulako:
Neu naz Egia, zatoz eta jarrai Niri,
neure testigu egingo zaitut.

Badakit beti zain euki nahi nozula,
ardurea pixka bat izten hasi orduko,
arerioa gitxien uste dodanean datorrela,
gogoratzen deustazulako,
nire bizilekura sartzeko zuloa egin nahirik.

Badakit tratalari zuhur ikusi nahi nozula,
nire kontura itzi deustazuzan ondasunak
lehen bestean osorik Zuri bihurtzean,
arpegira botaten deustazulako,
euretatik errendimendurik atera barik.

Badakit beti errukiaren alde egon naitela nahi dozula,
nire erruak ahaztu daizuzala Zuri eskatzean,
Zuk neure parkamen-kapazidadeaz
kondizionatzen dozulako.

Badakit nire maitasun-bila zabizala,
hori lortzearren egin ahalak egin dozuzalako,
inok ez dau maitasun haundiagorik,
bizia emoten dauanak baino.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue