#
#

Salmo barriak: "BILAKETA - ADISKIDETASUNA"


Aurkitzearen salmoa #
#
#

Bilatzaile, ibiltari eta erromes lez,
zure aurrera gatoz, gure Jainkoa,
eta eskerrak emoten deutsuguz,
alkarrekin zure seme-alaba izatearen poza
ospatu gura dogu.

Alkar aurkitzeko lekua dogu hau,
gure erraietatik zurekin aurkitu,
gure historiarekin eta gure gaurko izate ahularekin,
baina Zugana zabalik.

Zuri entzuteko gogoarekin gagoz,
gure inguruagaz konprometitzeko gogoarekin,
egiteko bardinean gure eskuak alkartuaz:
sorkuntzan zure kide izanaz, bizi sortzaile izanaz.

Anaitasunean bizitzeko indarra eskatzen deutsugu,
alkar entzutearen eta adiskidetzearen premina dogu.
Gure esbardintasunak
zure sorkuntzaren dohai
eta aberastasun lez bizitzea emoiguzu.

Gerra, gosea, amorrua,
zatiketa, bakardadea, ardurabakokeria…
sufritzen dauan mundu honeri,
Zure bakezko eta zuzentasunezko Mezu Pozgarria
eroan gura deutsagu.

Gutariko bakotxarengan
eta gagozan eta bizi garan lekuan
bakea eraiki gura dogu.
Baita gure alkarteetan,
gure artean,
alkarrizketarako eta harmonian bizitzeko
toki egokiak sortu daiguzala.

Bizia eta sinismena alkarbanatu daiguzala,
gure artean poza nagusitu dadila.
Egunero barritu egizu,
onartuz, ereinez eta zure Erreinua eraikiz,
alkarrekin zuri jarraitzeko dogun gogoa.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue