#
#

Salmo barriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Jainko, nere Jainko zaitut #
#
#

Egarriz noa,
deika noa.
noiz ikusiko,
noiz Jainkoa
.

Jainko, nere Jainko zaitut,
goizetik zure bila nabil.
Zeugaitik bihurtzen naz bizitzara,
zutik jartzen nozu, arnasea emoten deustazu.

Zeugaitik edegiten ditut leihoak;
Zeugaitik urten dot argira, egun barrira,
munduko martxa barrian sartu naz.
Eta Zeugan eta munduan sartzeko prestatzen naz,
zure dohai dan bizia Zugandik xurrupatuz.

Ene Jainko, Zu zara nere Jainko,
nere gogoa zure egarri da,
Zugaitik naz bizi-egarri,
zure egarri arnasaldi bakoitzean,
egarriz arrakalaturik dagoan lur errea lez.

Egarriz noa,
deika noa.
noiz ikusiko,
noiz Jainkoa
.

Pozez liluraturik naukazu begira
zure jauretxe santuan,
zure aintza eta indarra ikusi nahian.
Itsasoa bare nahiz harro, zure ispilu da;
zugaztietan zure arrasto-bila,
zure bihotz-taupadak sumatzen.

Nere bizi guztian bedeinkatuko zaitut, Jauna,
nere eskuak jasoaz laguntza-eske.
Zure ondoan egonez aseko nozu, Jauna,
eztegu oparo gozoenean baino areago.
Ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nere ahoak.

Egarriz noa,
deika noa.
noiz ikusiko,
noiz Jainkoa
.

Zein pozik gogoratzen zaitudan ohe-gainean!
Bai mendian, bai urian,
bai arratsaldean, bardin atsekabean,
eta zure irudi dan gizakiaren arpegian,
eta argian eta bidaietan,
eta iluntasunean eta jai-igandetan,
eta gau beranduan itzartzean,
beti eta beti...

Beti zaitut gogoan,
beti zaitut aurrez-aurre neugan,
ikutu, entzun nahiz ikusten dodan guztian.
Noiznahi eta nunahi.
Zu izan zara beti nere laguntza, ene Jainko,
eta zure hegoen kerizpean aintzarik gozoena.

Egarriz noa,
deika noa.
noiz ikusiko,
noiz Jainkoa
.

Nere arnasea Zugana doa
eta zure eskumeak eusten deust.
Zuk emoten deustazu arnasea eta jasoten nozu.
Zuk eusten deustazu eta zeuretzat hartzen nozu.

Egarriz noa,
deika noa.
noiz ikusiko,
noiz Jainkoa
.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue