#
#

Salmo barriak: "TOPAKETA - BOKAZINOA"


Ortozik #
#
#

Ortozik, Jauna. Ez oinen puntan.
Ortozik, sandaliak kenduta,
hanka azpia hondarrean markatzen,
otoitzaren abenturan sartzen, Jesus Jauna.

Ortozik, pausorik pauso,
ibilten hasi barriak diran umeen antzera,
holan egiten dogu bidea, Jauna.

Ortozik, jatortasun bila,
garbitasun eta bizi sustraien bila,
holan goaz aurrera, Jauna.
Ortozik, ez garan guztia baztertuz
holan goaz aurrera, Jauna.
Ortozik, ordezko hanka barik,
sinpletasunez, zaratarik egin barik,
beste batzuentzat urratsak markatuta izteko asmo barik,
holan egiten dogu bidea, Jesus Jauna.

Ortozik, bihotza zuhur,
ezaguna ez dana eta balio ez dauana onartuz,
neurtzen ez dana eta salerosten ez dana onartuz,
holan sartzen gara, Jesus Jauna.

Ortozik, Jainkoaganako abenturan,
bere esperientzia izan, eta ondoan, lagun lez sentitzeko,
holan egiten dogu bidea, Jauna.

Ortozik, pausorik pauso,
ezezagunagaz liluraturik
eta Transzendentziak erakarririk,
holan egiten dogu bidea, Jauna.

Ortozik, erromesak lez,
bizitzaren azken zentzunaren bila,
eta bizitzeko benetako arrazoien bila,
holan egiten dogu bidea, Jauna.

Ortozik, pausorik pauso,
gure kristau izatea OTOITZEAN OINARRITUZ,
Jainko Aita-Amaren maitasuna,
Jesus Jaunak bizi izan eban antzera bizi gura dogulako.

Jesus, zuk maite zendualako, maite dogu guk.
Jesus, otoitz egiten zendualako, otoitz egiten dogu.
Jesus, zure bizitzeko era, nahiko arrazoi da,
abentura honetarako, esperientzia honetarako,
bihotzaren iraultza dakarren otoitzerako.

Jesus, Jainkoa gizakiaren barruan sartzeko atea
OTOITZA dala uste dogu.
Jauna, hau zabalduaz,
Berak bere dohaiak eskeintzen deuskuz.
Jauna, hau itxiaz, bihotza hutsik eta bakarrik gelditzen da.

Ortozik, pausorik pauso, gogogabetu barik,
otoitzaren preminaz jabetuz,
bide barri bat hasteko ausardiaz beterik,
zure izenean gure bidea hasten dogu, Jesus Jauna.
Benetako Otoizlaria zaran horrekin, bat egiten dogu.
Zure Argian eta zure Espirituaren indarrean ipinten dogu gure konfiantza
eta Aita-Amaren aurpegia agertu eiguzula eskatzen deutsugu.

Ortozik, bidean zurekin batera,
Zu gure erdian.
Ortozik, zure Espirituarekin goaz,
zure Espiritua bila dabilen gure bihotzean,
maite gaituen Aita-Amaren samurtasunean babesturik.
Ortozik, gure bihotza hustuz dinotsugu:
Maisu, erautsi eiguzu otoitz egiten. Maisua!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue