#
#

Salmo barriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Bihotz sendo batentzako salmoa #
#
#

Jainkoa da gure gordeleku eta indar,
Bera gure laguntzaile arriskuan.
Jainkoa gure ondoan dago,
gure ondoan taldekide lez.
Horregaitik ez gara bildur,
mundua azpikoz-gora jarri arren,
indar gaizto guztiak
gure aurka jagiten badira ere.

Horregaitik ez gara bildur,
nahiz mendiak itsas-erdira jausi,
eta eskuetatik dana lurrera jausten bajaku ere.
Eta zer, itsasoa irakiten
eta orroaka hasten bada ere,
mendiak olatu gainean hara-honaka erabiliz?
Jainko Jauna gugaz dago,
ezin jaku jazo esateko txarrik ezer.
Datorrena datorrela,
ezerk ez gaitu Zugandik aldenduko
.

Jaungoikoaren graziak eta ontasunak
alaitzen dabe gure bihotza bidean.
Jainkoa gure erdian gelditu da,
bere bizilekua gure artean jarri dau betiko.
Jauna gure erdian dogula,
ez gara bildur;
egunsentitik lagunduten gaitu.

Jainkoa Jauna da, indartsua da.
Jainko Jauna gugaz dago,
ezin jaku esateko txarrik ezer jazo.
Datorrena datorrela,
ezerk ez gaitu Beragandik aldenduko.

Begiak zabal-zabalik daukadaz,
Jaunaren harrigarriak ikusteko.
Bera da lurraren Jabe,
eta dana dago bere esku ahaltsuetan.
Berak desegiten ditu hormak,
ezpatak triskatu, ezkutuak kiskaldu.

Jauna da bakarrik Jainko!
Beragan dogu guk uste on.
Ezin jaku ezer falta!
Jainko Jauna dago gugaz,
eta esateko txarrik ezer ezin jaku jazo.
Jazo leikigunik ezerk
ezin gaitu Beragandik aldendu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue