#
#

Salmo barriak: "BILAKETA - ADISKIDETASUNA"


Zain dagoen baten salmoa #
#
#

Bila nabil, Jauna,
eta zugan itxaropena aurkitu dot.
Zuzena eta leiala zaran ezkero salbatu nagizu.
Zaindu zure izenaren ohorea: zuzendu nagizu.
Nire lagun zaitut, atara nagizu inguratzen nauan saretik.
Zure eskuetan nire bizia:
Zu, Jauna, Jainko leiala, lagundu eidazu.

Zugaz fiatzen naz;
zure leialtasuna, nire poza eta zoriona.
Txarto nabilenean eta arriskuak inguratzen nauanean,
Zuk zaintzen nozu.
Beti urtenbidea bilatzeko tokia emoidazu.

Entzun eidazu, Jauna.
txarto nago, nire bizia gastatzen doa;
isilean negar egiten dot, indar barik gelditzen noa;
hazurrak ere minduta ditut.
Entzun eidazu, Jauna: iseka dabiltz,
barre egiten dabe, alboratu egiten nabe,
eta ezezagun bat lez nago.
Behar ez dan traste bat lez sentitzen naz.
Baina ni zugaz fiatzen naz, Jauna;
Eta dinotsut: «Zu zara nire Jauna».

Nire gogo guztiak zure eskuetan
eta nire nahigabeak ere bai.
Erakutsi egidazu zure aurpegia
eta salbatu nagizu zure leialtasunez.
Jauna, dei egin ondoren ez nadila lotsatu.

Badakit, Jauna, zintzoentzat
zure ontasuna haundia dala.
Nire bizia zure bihotz barrenean gordetzen dozu,
eta ezkutuan lagun lez berba egiten deustazu.

Bedeinkatua, Jauna,
harrigarriak egin dituzulako.
Nire bihotzak dino:
«Izan bihotz Jaunaren zain zagozenok».

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue