#
#

Salmo barriak: "BILAKETA - ADISKIDETASUNA"


Adorea eskatzeko salmoa #
#
#

Jauna, nigaz zagozelako maite zaitut.
Arkaitz sendoa lez zara zu.
Nire askatzaile, nire atx,
nire gordeleku zaitut.
Nire indar askatzailea zara,
zaintzen nauan babesa!

Arriskuan sentitzen nazanean,
sareak luzatuz,
guzurrak eta gatxak inguratzen nabenean,
zuk, Jauna, nire deia entzun
eta nire erregua erantzuten dozu.

Jauna, zu zara jarraitzen dauan bakarra.
Dana pasatzen da, dana amaitzen, dana hilten.
Zu bakarrik bizi zara betiko!
Jauna, horregaitik ipini dot nire konfiantza zuregan.

Ni baino arerio indartsuagoak diranakandik,
zuk askatzen nozu.
Zu zara nire euskarria,
eta maite nozulako askatzen nozu.
Zein haundia zaren!
Nire zuzentasuna ahalbidetu dozu,
eta horregaitik zure bideak jarraitu ditut.
Jauna, zure aginduak gogoan izan ditut
eta leiala izaten ahalegindu naz.

Leiala danagaz leiala zara,
osokoa danagaz osokoa,
zintzoa danagaz zintzoa,
itxuratia danagaz zuhurra zara.
Herri atsekabetua askatzen dozu
eta arroen begiak makurtzen.
Jauna, nire argi ontzia zuk pizten dozu;
ene Jainkoa, nire iluntasuna argitzen dozu.
Zutaz fidatuz, borrokan sartzen naz;
Zutaz fidatuz, zailtasunei aurre egiten.
Merezi dau zure bideetan ibilteak.

Itaunka nabil:
Nor da Jainkoa zu besterik?
Non ziurtasuna Zugan izan ezik?
Indarrez janzten nozu eta nire egitea zuzendu.
Zu zara nire babesa,
nire besoak indartuz
borrokarako prestatzen nozu.

Goratzen zaitut:
Gora Jauna, bedeinkatua nire harkaitza!
Goratzen zaitut:
Goratua izan bedi nire Salbatzailea!

Gizakien aurrean eskerrak emoten deutsudaz
nigaz haundi izan zaralako,
beti ondoan zaitudalako
eta indartzen nozulako.
Eskerrak, Jauna, zure Espirituaren indarrez.

Ez dot bildurrik, zurekin ziur sentitzen naz.
Nire borrokan zu zara nire bultzakada eta indarra.
Zu zara, Jauna, Jainko salbatzailea.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue