#
#

Salmo barriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Itxaroten ikasteko salmoa #
#
#

Jauna, sarri ez dot argi ikusten,
gaiztakeriak gehiago egiten ete deustan.
Jauna, joko zikin eta okerkeriz
inguraturik sentitzen naz.
Begibistan ikusten dot indartsuaren legea,
basapiztien artean lez.

Eta behin baino gehiagotan
dana goitik behera doala begitanduten jat.
Zuk, ostera, dinostazu:
gaiztakeria lasto igarra lez bertan behera galtzen dala,
okerra bedar sikua lez igartu egiten dala.
Hau zure Berbea da.

Nik, Jauna, Zugan dot uste on,
eta onaren alde jokatzekotan nago;
lurrean bizia emoten bizi nahi dot,
eta bakegile lez hazi;
Zugan jarten dodaz nire bizitzako ardura nagusiak
eta seguru nago, Jauna,
nire bihotza Zuk asebeteko dozula.

Nire zoria zure eskuetan dago, Jauna,
eta ez joko aldrebesean,
zure zuzentasunaz
zuzenduko nozulakoan nago;
ziur nago, zure legeak zuzenduko dauala
beti nire bidea.

Ni bakean bizi naz, zure ondoan, Jauna,
eta Zugan dot uste on;
nire bihotza ez dedila nahastu
guzurrez goruntz egiten dabenakaz.
Ziur nago,
eroapenez biziaren jabe egingo nazala.

Ziur nago, Jauna,
txiki apalak lurraz jabetuko dirala,
eta anai-arreba lez,
bake haundiz biziko dirala.
Halan da zure Berbea.
Jauna, gizon zuzena,
lagun gaiztoz inguraturik badago ere,
Zuk ondo dakizu, Jauna,
txarrari onak egin deutsola gehiago.

Ez itzi, arren, Jauna, errukarria eta behartsua
indartsuen ostikopean;
ez itzi, Jauna, jokabide zuzeneko gizona hondatuten.
Zuk eusten deutsezu goian
Zugan itxaroten dabenen beso nekatuei,

zapaltzailearen asmoak lurjoten doazen bitartean.

Zuk ezagutzen dozu, Jauna,
gizon zuzen eta zintzoaren bihotza,
eta zeure ondoan atonduten deutsozu
ondasuna betiko mahaian,
Zu egongo zara
behartsuaren ondoan zoritxar aldian
.
Eta urritasunean,
Zuk beteko deutsozuz eskuak ondasunez.

Jauna, Zuk bedeinkatzen dozuz bizitzan
Zugaz kontatzen dabenak,

eta Zugana hurreratzen ez diranei ere
itxaron egiten deutsezu,
euren bihotz gogor eta itsuak
bigundu eta bihurtu daitezan.

Zuk gidatzen dozuz gizonaren pausoak, Jauna,
une guztietan beso sendoz;
eta gizona jaustean,
Zuk luzatzen deutsozu esku salbatzailea.

Jauna, nire bihotzak txarretik
alde egin dagiala eta on egin;
Zure ondoan jarraitu dagiala
eta beti zure lagunen aldrakoa izan dedila.

Jauna, nik Zugan itxaroten dot
eta zure bideko legea betetzen;
ni zure ondasunen zain naukazu,
Zeuk esan dozunez
gizon gaiztoa deslai eta harro badabil ere, Jauna,
gaueko ekatxak zuhaitza lez,
jota behera botako dabe.

Emoidazu bihotz oso bat,
bihotz gozo eta apal bat,

eta anai-arreben erdian
beti bake-gizon izan nadin.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue