#
#

Salmo barriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Hurbiltasunezko salmoa #
#
#

Zu nire bizitzan
aurrez-aurre zaukadaz, Jauna,
eta pozez blai dot bihotza,
Aita zarala jakitean.
Zu zara nire igesleku eta gaztelu.
Ene Jainko, Zugan nago sendo.

Zuk onik ateraten nozu aproba-egunean,
zure ontasunez zaintzen nozu,
zure hegapean gordeten nozu.
Zure indarra da nire ezkutua eta armadura.

Ez naz gau-ilunpearen bildur,
ez eguerdiko eguzki beroaren bildur.
Ziur nago, Zuk lagunduta,
nire arerioak lur joko dabela,
eta neuk urtengo dodala irabazle.

Zu egin zaitut nire igesleku,
Zu hartu zaitut, Jauna, nire zaintzailetzat.
Zu lagun zaitudala,
zoritxarra ez da sartuko nire etxean,
nire bide guztietan Zuk zaintzen nozu-ta.

Zure eskuen babesean zainduko nozu,
maite nozula badakit-eta,
nire oinak eztropezu egin dagien ez dozu itziko.
Neure helmugaruntz nekatu barik jarraituko dot,
Zu Zeu nire sari izango zaitudala ziur nago-ta.

Zuk askatuko nozu, maite nozula badakit-eta.
Bizilaguntzat hartzen nozulako, zainduko nozu.
Zugana uste osoz jo neike laguntza-eske,
badakidalako beti entzuten nozula.

Zu beti neugaz zagoz,
maite nozula nire bihotzak sarri ahaztuarren.
Zu beti neugaz zagoz,
nire bihotzak sarri huts egiten badeutsu ere,
barriro hasteko gogoz.
Zu beti neugaz zagoz,
nire bihotzak hau sarri sentidu ezarren.

Jauna, nire bizia zure gauzea da,
zure eskuetan ipini dot.
Nire bihotzak ez begi bildurrik izan,
nahizta bidea latza izan.
Zu neugaz zagoz,
eta nire bizia zure gauzea da.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue