#
#

Salmo barriak: "BILAKETA - ADISKIDETASUNA"


Dohaintasunezko salmoa #
#
#

Jaunak ez badau etxea jasoten,
alperrik dihardue etxegileak.
Jaunak uria zaintzen ez badau,
alperrik dagoz gauzainak.

Eutsiz nire indar guztiak, Jauna,
eta emoidazu zure grazia.
Eutsi nire ahalegina, Jauna,
eta emoidazu zure maitasuna.

Eregi Zeuk nire etxea,
sendotu nire sinismena.
Eregi Zeuk nire etxea:
bixkortu nire itxaropena.
Eregi Zeuk nire etxea:
indarbarritu nire maitasuna.

Badakit, Jauna, Zugan dana dohaia dala.
Nik badakit, Jauna, Zu zarala nire ondasun.
Izan zakidaz adore-emoile nire kantzaldian
eta eusgarri eguneroko erromesaldian.

Zaindu nire uria;
umetxo batek lez,
Zugan izten dot nire burua.
Zaindu nire uria:
nire bihotza zurea dozu.
Zaindu nire uria:
nire gogoak Zugaz bat izan nahi dau.

Badakit, Jauna, Zuk zaintzen nozula,
zeure begi-ninia lez.
Bai, Zuk zaintzen nozula,
oiloak bere txitatxoak lez.

Jauna, galduta sentitzen naz.
Zuk dinostazu: alperrik dala goizetik jagitea,
alperrik dala berandu oheratzea,
alperrik dala izerdiz bustitako ogia jatea.
Zuk dinozu:
zure adiskideei Zeuk emoten deutsezula,
eurak lo dagozala ere!

Zure lagun izan gura dot eta ezertxo ere ez eskatu.
Zure lagun izan gura dot eta zure dohaintasuna bizi.
Zure lagun izan gura dot eta zure salbamena onartu.
Zure lagun izan gura dot eta Zuk maitatu naizun itzi.

Zure Erreinuak, Jauna, bixkortu daiala nire gaztetasuna.
Zure bakea dastatzean, zoriontsu izan nadila.
Nire bihotza Zuk jasoa izateaz poztu dedila.
Nire bihotza zure ekintza sortzaileari adi egon dedila,
neure izatearen barru-hondoan.

Ene Jainko, bizi-emoile zaran Jainko!
Ene Jainko, salbamen-emoile zaran Jainko!
Ene Jainko, dohango Jainko, pobrearen Jainko!
Bere hautsartetik dana zure grazian
bilatzen dauanaren Jainko!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue