#
#

Salmo barriak: "TOPAKETA - BOKAZINOA"


Bide hertzeko itsua lez... #
#
#

Jesus, bide hertzeko itsua lez,
hemen nago.
Nire ondotik pasatzen zara
eta ez zaitut ikusten.
Argira itxita dagoz nire begiak;
Zu ikustea oztopatzen deusteen
ezkata lakoxeak ditut.

Zure oinak sentitzean,
zure abotsa entzutean,
nire barruan
zerbait barria sortzen dala sentitzen dot,
hegaz doan txoria lez,
zuri deika dabilan indar bizitzailea.
Zure bila nabil, gura zaitut,
bizitzan aurrera egiteko behar zaitut.

Jesus, gauza askok itsututen nabe!
Bizitza bera, bere argi distiratsuekin.
Dirua eta bere kateak.
Egunero begi-bistan ditudan hainbeste iragarki,
erreza eta erosoa
eskeintzen deuskuen mundua.
Armiarma sarean jausten dan eulia lez,
holan sartzeko eta jausteko arriskua dot.
Nire barruan borroka gogor bat dago:
bideari eutsi
edo sasi-eskeintzetan jausi.

Jesus, ireki nire begiak zure bizitzara.
Nire begiak zureetan ipini nahi ditut,
zure adiskidetasuna ikusteko.
Begi garbiekin ikusi gura dot zure aurpegia.
Nire begiak, Ebanjelioaren argira ireki.
Bizitza, aurrez eta zentzunez bizi gura dot.
Sinismena, biderako argia izatea gura dot.

Ikusi gura zaitut,
eta bizitza, Zu barik, kaosa dala konturatu.
Gizaki bakotxean anai-arreba bat ikusi gura dot.
Begiak zabaldu eta neure barrua ikusi.
Nire begiak adi euki
inguruan zure arrastoa bilatzeko.

Jesus, pekatua laino baltza lakoxea dala ikusi gura dot.
Jesus, garbitu egizu nire bihotza,
bihotzez ikusten ikasi dagidan.
Begiak, gorputzaren argi dirala esan zenduan horrek,
nire izate guztia argitsua izan dadin,
emoidazuz begi argi eta distiratsuak.

Bide hertzeko itsuak lez,
itsu bat lez bilatzen zaitut.
Zure atzamarrekin ikutu nire begiak
eta ireki argitara.
Orduan nire bideak, -nire bideak, Jauna-,
norabide argia izango dau.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue