#
#

Salmo barriak: "ALKARTEA - MISINOA"


Jainko emakumeak #
#
#

Jainko emakumeak,
kateak hautsi eta bizi barria sortuazoten dauan
Jainkoaren presentzia bizi eta gozatzen daben emakumeak.

Jainko emakumeak,
Jainkoaren intimitatea bizi daben emakumeak,
bihotzeko maitasun hurrekoa
adiskide eta babesle sentitzen dabenak.

Jainko emakumeak,
Espirituaren haizeak eraginda,
bereiztu eta bila dabizanak,
Jainkoaren ezaugarrien bila;
egunekotasunean murgilduz
Jainkoaren ekintza bilatu eta bultzatzen dabenak.

Jainko emakumeak,
Jainkoaren presentzia eta dohaia
anai-arrebengan aurkitzen dabenak;
eskertu eta bultzatzen dakienak;
norberen bizitzaren edertasuna eskeiniz
eta besteak errespetatuz eta baloratuz
alkarganatzea sortzen daben emakumeak.

Jainko emakumeak,
Jainkoaren bizi indarra edonun aurkitzen dabelako,
eta besteak Jainkoaren dohai lez sentitzen dabezelako,
Bera bedeinkatzen
eta esker oneko izaten dakienak.

Jainko emakumeak,
Jesusek erakarrita,
Bere antzeko izan nahi dabenak,
edozein emakume zein gizonentzat
Aita-Amaren neurribako eta doaneko
maitasunaren presentzia izan nahi dabenak;
errukiaz eta samurtasunez pertsonei begiratzen dakienak.

Jainko emakumeak,
bihotz errukiorra eta solidarioa dabenak,
Jainkoaren seme-alaba maiteenak diran
pobre eta baztertuen egoereaz arduratuak.

Jainko emakumeak,
bihotzeko eta ondasunen pobretasuna
bizi daben emakumeak;
bizi diran lekutik,
egitura eta jarrera aldaketaren alde dagozanak,
zuzentasunaren, bakearen
eta itxaropena sortzearen alde agertzen diranak.

Jainko emakumeak,
euren bizitzarekin,
Jainkoa, maitasuna, errukia eta bihozbera
dala agertu gura dabenak;
pertsonen hurrean egonez,
Jainkoak maite dabezala
agertu gura deutseenak.

Bedeinkatua izan bedi gure Jainko Aita-Ama,
holako arrebakaitik,
emakume leiak eta zintzoak,
euren bizitzagaz,
BIZIAREN JAINKOA agertzen deuskuenak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue