#
#

Salmo barriak: "BESTE BATZUK"


Bakea eskatzeko salmoa #
#
#

Jauna, gure salbamenaren Jainkoa,
gau eta egun zure aurrean gaukazuz.
Heldu bedi zugana gure otoitza
makurtu zure belarria gure eskarietara…
Zurea da zerua eta lurra,
izadia eta bertan dagozanak.

Begiratu, Jauna, gure herriaren egoerea.
Bizikidetasun bideak aurkitzen lagundu eiguzu.


Lur jota gagoz
eta zure samurtasunaren preminan sentitzen gara.
Gure salbamenaren Jainkoa,
zure laguntza eske gatoz.

Begiratu, Jauna, zatitzen gaituen indarkeria,
lagundu eiguzu adiskidetasun bideak bilatzen.


Zugana joten dogu, Jauna,
Zu zara gure itxaropena, Jauna;
Ez dogu ikusi nahi gerrarik, indarkeriarik,
arma guztiak deseginda ikusi nahi ditugu.

Begiratu, Jauna, zure seme-alaba askoren larritasuna,
lagundu eiguzu adiskidetzearen bideak bilatzen.


Itzartu zaitez. Lo zagoz, Jauna?
Ez gagizuz aldendu betirako.
Zure aurpegiaren bila gabiltza gu, Jauna.

Begiratu, Jauna, zure seme-alaba askoren larritasuna,
lagundu eiguzu adiskidetzearen bideak bilatzen.


Jauna, erakutsi eiguzuz zure bideak,
agertu zure bidezidorrak.
Zuzendu gagizuz zure egian,
agertu eiguzu gure salbamenaren Jainkoa zaitugula.

Jauna, bihurtu egizu gure harrizko bihotza,
emoiguzuz errukizko erraiak
parkamen bideak aurkitu daiguzan.


Jauna, gure Jainkoa,
gure harkaitz eta gordeleku,
gure askatzaile eta salbatzaile.

Lagundu eiguzu gure banaketak gainditzen.
Lagundu eiguzu BAKE BIDEAK aurkitzen.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue