#
#

Salmo barriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Fede sendoko bihotzaren salmoa #
#
#

Zu zara, Jauna, nire argi eta salbamen;
Zu neugaz zagoz.
Nire oinentzat argia zara,
noren bildur izan naiteke?
Zu zara nire bizitzaren gordeleku,
norgaitik ikaratu?

Zugan nire uste osoa
ta zure eskuetan nire bizitza
;
Zugaz banago, nire bihotza sendo
eta adoretsu sentitzen da;
nire argia zara, nire salbamena zara,
nire babeslekua zara.

Ez naz ezeren bildur,
nire arerioak nire aurka joarren;
Zu nigaz zagoz; nire argi eta salbamen,
nire gordelekua Zu zara,
eta zure aurrean seguru nago;
eurak eztropezu eginda jausten dira.
Nok jarriko nau dardaraz, Jauna?
Zu zagoz nigaz.

Guda gogorra sortuko balitxakit aurka
eta dana hankaz gora bota, orduan ere, Jauna,
Zugaz seguru nago sugarraren erdian.
Noren bildur, zugaz banago?

Gauza bat eskatzen deutsut, Jauna;
gauza baten bila nabil irrikaz:
zure Etxean bizi, Jauna, zure ondoan jesarri,
Zugaz egon nire bizitzako egun guztietan.
Zure samurtasuna
txastatu nahi dot, Jauna
,
eta maite nozula ziur-ziur egon.

Arrisku-egunean zure etxolan hartuko nozu;
zure bizilekuan gordeko nozu ezkutuan;
eta nire oina zure harkaitz gainean seguru egongo da.
Zugaz ez naz ezeren bildur;
zure indarra da nire defentsa eta nire salbamena.

Pozez abestu nahi dot, kanta-kantari jardun,
Zuri goraka ekin,
nire bizitzako Jainko Zu zara-ta,
eta zure eskuetan seguru sentitzen naz.
Entzun, arren, nire abestia, Jauna;
onartu nire eskaria eta erantzun egidazu.

Nire bihotzak ez nau engainatzen;
barren-barrenean ahots bat entzuten dot.
Bai, zure arpegi bila nabil, Jauna;
ez egidazu ezkutatu zure arpegia.

Zu zara nire laguntza; ez nagizu bertan behera itzi,
ez nagizu bakarrik itzi. Zu zara nire laguntza:
zatoz niri laguntzera, Jainko nire salbamen.

Ni seguru nago, Jauna,
nire aitak eta nire amak itziko banindue ere,
Zuk ez deustazula hori sekula egingo,
Zu beti nire ondoan izango zaitudala
eta onartuko nozula.

Nire bihotza ez da bildur,
Zu nigaz zoazelako eta maite nozulako.
Nire bihotza Zugan seguru dago
ta sendo sentitzen da
.

Nik zure ontasuna ikusi nahi dot, Jauna,
eta zure samurtasuna txastatu;
orain hemen bizi nazan lur honetan:
sentierazo egidazu zure maitasuna.

Nik Zugan itxaroten dot, Jauna;
ziur nago Zugaz nire arazoak
urtenbide ona izango dabela;
nik Zugan itxaroten dot, Jauna,
eta ziur nago ez nozula egundo bakarrik itziko.

Zuk bihotzera berba eginaz dinostazu:
Izan bihotz! Izan adore!
Eutsi sendo sinismenari!

Zuk bihotzera berba eginaz dinostazu:
izan Nigan uste on!
Nire grazi-laguntzaz fiatu!
Nire bihotzak hau dinotsu, Jauna:
Zugan sinisten dot,
seguru nago zure ondoan.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue