#
#

Salmo barriak: "BILAKETA - ADISKIDETASUNA"


Jaun bakarrarentzat salmoa #
#
#

Zu zara nire Jauna, Zu barik ez dot ondasunik,
ez dago zoriontasunik Zugandik kanpo.
Jaunaren errukia beti ospatuko dot,
autortuko dot zure leialtasuna gizaldiz gizaldi.

Ene Jainko, sortu egizu nigan bihotz garbia,
barruz aldatu naizu, ez kendu niri zure espiritua,
bihurtu egidazu zure salbamenaren poza.
Zugandik datoz ondasuna eta indarra,
Zu zara zeru-lurren Jauna.
Zure eskuetan dagoz aintza eta ahalmena,
Zuk egiten dozuz haundi eta sendo guztiak.

Zorionekoa bere ustea Jaunagan jarri dauana;
zorionekoa bere gordelekua Jaunagan daukana!
Ene arima, goratu egizu Jauna,
nire izate osoak bedeinkatu begi bere izen santua,
nigan dagoan dana Zuk ezagutzen dozu-ta.

Zintzoak, ospatu egizue Jauna,
bihotz zuzenekoen gorespena merezi dau-ta.
Zorionekoa, Jauna bere Jainkoa dauan gizona!
Guk Jaunagan dogu uste on,
Bera da gure laguntza eta ezkutua,
Beragan pozten da gure bihotza.
Bere izen santuaz fiatzen gara.

Abesti barri bat abestuko deutsat Jaunari.
Jauna, Zu haundia eta aintzatsua zara.
Zeru-lurrak zerbidu zagiezala,
beti Aita ona izan zaralako.

Jauna, erakutsi egidazuz zure bideak,
zure bideetan argitu naizu,
egizu leialtasunez ibili nadila beti.
Erakutsi, bai, nire Jaungoiko
eta Salbatzaile bakarra Zu zara-ta.
Jauna, Zu hurrean zagoz, entzun nire deia,
jaso nire laguntza-eskariak.
Izan nitaz erruki.
Emoidazu bizia zure aginduetan.

Jauna, Zuk lurraren ardurea dozu, ureztatzen dozu,
egunero aberasten dozu zure bedeinkapenez,
lur-hildoak ureztatzen dozuz, erne-muinak bedeinkatzen.
Zuk mundu beteko abestirik ederrena merezi dozu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue