#
#

Salmo barriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Norberagaz aurkitzearen salmoa #
#
#

Zurekin aurkitzen naz eta benetan NI-NEU izan gura dot.
Zurekin, Jesus, lagun,
benetan ZU zareana eta ez beste bat.
Zurekin: zure aurpegiarekin, zure eskuekin, zure bihotzarekin,
zure izatearekin.
Zurekin, Nazareteko Jesus; zure nortasun bereziarekin.

Zure izatea liluragarria da; zure hitza erakargarria;
zure bizitzako era deigarria.
Zugan ez dago bikoiztasunik,
zugan dana da egia eta egia bakarrik dago.
Zure aurrean egon gura dot
eta benetako GIZONAREN aurrean eta JAINKOAREN aurrean
sentitu gura dot.

Ni nazanekin aurkitu gura dot;
nire barruan sartu; nire sakontasuna ikutu
eta azalkeriatik bizitzeari itzi;
Jesus, nire adiskide,
nire barrua ezagutu eta barrutik bizitzen hasi gura dot;
nazanaren eta ez nazanaren kontzientzia hartu gura dot;
nire argi-ilunak onartu gura ditut,
nire bildurrak eta larrialdiak;
nire buztina ikutu eta zugana jaso.

Hemen nozu, Jauna, neu ez izatearekin nekatuta;
alde guztietan erabilia izatearekin nekatuta;
sasi-askatasunean biziaz, benetako askatasun ezarekin nekatuta;
mozorrotuta bizi izatearekin nekatuta;
benetan eta barrutik arnastu barik bizitzen nekatuta;
nire ziurtasun ezagaz eta bizitza non oinarritu ezagaz nekatuta.

Jesus Jauna, bizi izaten lagunduko deusteen
arrazoi sakonak jarri gura ditut nire bizitzan;
neure neurrian ipiniko naben
motibazino argiak eta garbiak;
neure borondatea izan eta erabagitzeko indarra;
askea izan nahi dot eta neure aukerak egin;
hareatzatik urten eta atx sendoaren gainean eraiki.

Hemen nozu nire sustraien eta nire historiaren bila;
hemen nozu, zintzoa eta benetakoa izateko gogoarekin;
hemen nozu, nire norberekeriatik urten eta maitasunean bizitzeko;
hemen nozu, nire izatea zelakoa dan jakin guran.
Hemen nozu, aldatu, eta beste era batera bizitzeko gogoarekin;
hemen nozu, zutunik dagoen gizaki barria izateko gogoarekin.

Jesus, nire adiskidea,
lagundu eidazu errezera jo ez dagidan;
lagundu, lotzen naben loturak apurtzen;
lagundu, babesten nazan oskol hori apurtzen;
lagundu eidazu gehiago izaten, gailurra bilatzen.
Jesus, nire adiskidea,
lagundu eidazu nire bizitza zurearen antzekoa izan dadin;
zure Ebanjelioaren jarraitzaile izan nadin;
gizaki izatearen EREDU garbia zarala ikusten.

Neu izan gura dot eta ez inoren kopia;
benetakoa izan eta nire egia zaindu;
ausarta izan eta bizitza benetan hartu;
erabakiak hartu, beti noraezean ibili barik.
Jesus, nire adiskidea,
emondako berbea bete gura dot;
nigan sortu dan adiskidetasunean eta maitasunean leiala izan gura dot.
Sortzaile izanez, barrutik bizi gura dot;
nire izate sakonetik NEU izan
eta bihotzez bizitzen ikasi.

Jesus, nire adiskidea, hemen nozu:
neugaz bat egin gura dot eta horretarako zeu behar zaitut;
Zu zareanetik, ni nazana ezagutu;
Ebanjelioaren argitara, ni nazana ezagutu.
Jesus Jauna, gizaki barri lez bizi gura dot,
Jainko Aita-Amak, zure bitartez, guri itzitako proiektua,
egi bihurtzen joanez
eta esker onekoa izanez.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue