#
#

Salmo barriak: "ALKARTEA - MISINOA"


Erreinuaren eskakizunetik egindako salmoa #
#
#

Gure artean dago zure Erreinua,
Jesus Jauna.

Gure artean dago zure Erreinua, Jesus Jauna.
Gure alkartean dago zure erreinua.
Gure anaiarteko hartuemonetan daroagu,
zure maitasun Espirituaren ontasuna eta samurtasuna,
eta zure biztueraren poza eta grazia.
Jauna, zure Erreinua gure artean dago: eskerrik asko!

Jauna, zure Erreinua gure Eleizan dago,
eta sinistunen artean dago.
Zure Hitzaren hazia gure bihotzetan daroagu,
eta gure izatearen barruan zure Espirituaren maitasuna.

Ondasunak banatzen doguzanean, zure Erreinua sendotzen da.
Alkarrekin otoitz eginez, zure erreinua agertzen da.
Behartsua laguntzen dogunean, zure Erreinua esnatzen da.
Jauna, zure Eleizan, zure Erreinuaren legamina gara.
Zure Eleizan, Jauna, munduko gatza eta argia gara.
Jauna, zure Erreinua Eleizaren erdian dago: eskerrik asko!

Jauna, zure Erreinua munduaren erdian dago.
Maitasuna gorrotoaren gainetik dagoenean,
eta parkamena mendekuaren gainetik.
Egia guzurraren gainetik dagoan lekuan,
eta zuzentasuna zapalketaren gainetik,
zure Erreinua dago.
Askatasuna esklabotzaren gainetik dagoan lekuan,
eta samurtasuna maitasun-ezaren gainetik,
zure Erreinua nagusi da.

Jauna, zure Erreinua maite diran gizakien bihotzean dago.
Jesus Jauna, zure Erreinua osotasunean
betiko bizitzan izango dogu.
Zure Erreinuak zerua betetzen dau,
Jauna, zure Erreinurantz goaz:
bizkortu egizu gure ibiltea.

Itxaropenez goaz: arindu gure nekealdia;
sinismenez goaz, begiak zugan ipiniaz:
zatoz gure bila.

Herri bakar bat lez goaz aurrera:
Aita-Amaren aurpegi bila goaz.
Gizadi barri baten bila goaz:
zeru barrien zain gagoz.

Lurrean erromes lez goaz aurrera:
betirako gizaki barri izango gara.
Jauna, garaien amaieran,
zure Erreinua betea izango da.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue