#
#

Salmo barriak: "BESTE BATZUK"


Eguna amaitzeko salmoa #
#
#

Ene arima, bedeinkatu egizu, Jauna.
Nire izate osoak bedeinkatu begi bere izen santua.
Zu, Jauna, ona eta samurra zara,
dei egiten deutsuenentzat erruki hutsa.

GUREKIN EGON, GUREKIN, JAUNA,
ORAINDIK DAIGUN HITZ EGIN,
HELDU DA GAUA ILUN-ILUNA
GUREKIN EGON GUREKIN.


Jauna, entzun nire otoitza,
aditu nire eskariaren ahotsa.
Erakutsi, Jauna, zure bidea,
zure egi-bidea jarraitu dagidan.
Zaindu, arren, nire bihotza osorik,
zure izenaren maitasunean.

GUREKIN EGON, GUREKIN, JAUNA,
ORAINDIK DAIGUN HITZ EGIN.
HELDU DA GAUA ILUN-ILUNA
GUREKIN EGON, GUREKIN.


Nire arimeak Jaunagan itxaroten dau,
bere berbeaz fiatzen da;
nire arimea Jaunaren zain dago,
gauzaina egunsentia baino areago.
Jauna beti daukat aurrean:
Bera eskumaldean dodala,
ez dot zalantzarik izango.

GUREKIN EGON, GUREKIN, JAUNA,
ORAINDIK DAIGUN HITZ EGIN;
HELDU DA GAUA ILUN-LUNA,
GUREKIN EGON, GUREKIN.


Jaunak bere gerizpean gordeten zaitu,
zeure eskumaldean dozu;
Jaunak eregiten ez badau etxea,
alperrik dihardue etxegileak.
Jaunak zaintzen ez badau uria,
alperrik dagoz ertzainak.

GUREKIN EGON, GUREKIN, JAUNA,
ORAINDIK DAIGUN HITZ EGIN.
HELDU DA GAUA ILUN-ILUNA,
GUREKIN EGON, GUREKIN.


Jauna ona da, bere errukia betikoa da,
bere leialtasuna gizaldiz gizaldi.
Eskerrak emoiozuz Jaunari, ona da-ta,
Haren maitasuna betikoa da-ta.

GUREKIN EGON, GUREKIN, JAUNA,
ORAINDIK DAIGUN HITZ EGIN;
HELDU DA GAUA ILUN-ILUNA.
GUREKIN EGON, GUREKIN.


Jauna neugaz dago; ez naz bildur;
gizonak ze kalte egin ahal deust?
Jauna da nire indar eta adore,
Bera da nire salbamen.

GUREKIN EGON, GUREKIN, JAUNA,
ORAINDIK DAIGUN HITZ EGIN;
HELDU DA GAUA ILUN-ILUN,
GUREKIN EGON, GUREKIN.


Jauna da nire argi ta salbamen,
noren bildur izan naiteke?
Jauna da nire biziaren babes,
nork niri ikara eragin?
Nire bihotzean entzun dot: “Bilatu nire arpegia”.
Zure arpegia bilatuko dot, Jauna,
ez egidazu ezkutatu zure arpegia.

GUREKIN EGON, GUREKIN, JAUNA,
ORAINDIK DAIGUN HIZ EGIN;
HELDU DA GAUA ILUN-ILUNA,
GUREKIN EGON, GUREKIN.


Ikusi eta txastatu egizue zein ona dan Jauna.
Zorionekoa Beragan babesten dana.
Zorionekoak Zugan indarra aurkitzen dabenak,
euren erromes-bidea antolatzean.

GUREKIN EGON, GUREKIN, JAUNA.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue