#
#

Salmo tailerra


Biderako proposamena
#
#

- Tailerraren aurkezpena -


Aspaldi honetan kezka batek hartzen dit burua: izan ere, ondasun itzela eta altxor aberatsa eduki eskuartean, eta EZ DAKIGULA behar den bezala erabiltzen eta ez dakigula berarekin zer egin. Eta hau ARAZO larri bat da gaurko fededunontzat. Horregatik, apaltasunez baina adorez alor hau lantzera goaz.

1. Gure helburua: astiro astiro BIDEA EGIN, -aintzat hartzen gaituzten pertsonekin- SALMOAK ezagutzen eta, beraiek lagun ditugula, OTOITZ EGITEN. Baina apurka-apurka joango gara, urduritasun eta prisarik gabe. Bide hau hobeagotzat daukagu.

Hilero joango gera ATAL batzuek eskaintzen, geure ustez ulerterrazenak eta egokienak, baina ahalegin pertsonala eginez. Bakoitzak bere erritmoa eramango du, baina -era berean- LAGUN TALDE bat gera -jakina, han-hemen banatuak-, baina bide hau landu eta bizi bihurtu nahi dugunak.

2. "TAILER" BAT izatekotan, gure ustez, elkarte identifikatu bat izan behar du. Horregatik, Tailer honetan partekide izan nahi baduzu, zure izena eta korreo elektronikoa jakitera eman dezaizkiguzula eskatzen dizugu; ZERRENDA bat osatuko dugu eta partekide bakoitzari bidaliko diogu, axola digunarekin harremanean jartzeko.

3. Bakoitzak gura duenaren arabera, EKARPEN PERTSONALAK eskaini ahal izango ditugu, besteentzat probetxugarri izan daitezkeenak. Izan ere, materiala eskaintzen den bakoitzean, GALDEKETA bat erantsiko diogu, elkarren artean konpartitu ahal izateko. Ondoren LABURPEN bat egingo dugu eta Tailerreko partekide bakoitzari bidali.

Dena dela, BIDEAK berak erakutsiko digu zer nola egin edo ez egin ahal den, hasten dugun alor honetan.

4. Egia esan, gu geroni bakarrean ez gera gauza material guzti hau "sortzeko". Horregatik LIBURU bat aukeratu dugu, orain urte batzuek argitaratua eta, hain zuzen ere, guk dugun helburu berberarekin "jaio" zena; eta, horregatik, aukerakoa deritzagu gure lanerako. Baina seguruenez ez duzue guztiok liburu hau eskuratzeko erarik izango, eta baliteke nahiago izatea astiro eta beste lagun batzuekin bidea egitea, liburutzar bat eskuetan hartzea baino; horregatik aukeratu dugu jokabide hau: interesgarriago eta esanguratsuago dela uste dugu.

Hala eta guztiz ere, liburuaren titulua eskaintzen dizuegu, eskuratu edo, behar bada, beste lagun batzuei eskaintzeko.

José Bortolini
Conocer y rezar los SALMOS
Comentario popular para nuestros días
SAN PABLO


Gure ustez, "tresna" hauekin eta bakoitzak ipintzen dugun gogoari esker, POZIK egin ahal izango dugu BIDEA. Ea bada...! Seguru asko, "egunean eguneango" jardunak erakutsiko digu gure asmo hau ahal edo ez ahal den.

Baina ez da gure asmoa SALMOEI buruz "trebetasun" berezi bat lortu eta hor gelditzea. Ezta inondik inora ere! Barru-barrutik EZAGUTU nahi ditugu; gure ondorenak atera; horrela, nahi dutenen artean, esperientzi pertsonalak konpartitu; eta, azkenik, pertsonalki edo taldean (egoera bakoitzean ahal denez) Salmoa lagun OTOITZ EGINEZ bukatu. Horregatik, gure asmoa ere hauxe da: salmoa otoitz "eran" eskaintzea. Eta hau POWERPOINT bidez egingo dugu, beti ere ABESTI edo ESKARI batekin burutuz, eta bakoitzak (edo taldeak) berari dagokionez aukeratuz.

Zehaztasun bat nor bakoitzaren edo taldearen lana errazteko. Salmoaren itzulpena hauxe izango da: Erderaz, liburuaren egileak darabilena; Euskaraz, "Elizen arteko Bibliak" dakarrena. Horrela, nolanahiko kontsulta errazago izango da.

Eta gogoeta hauek burutzeko, ESKERRONIK beroena SAN PABLO argitaletxeari, liburu hau erabiltzeko baimena eman digulako. Ziur gaude askorentzat lagungarri izango dela eta, bai San Pablo argitaletxea eta bai gu geroni ere, ereiten den "hazi txikia" izango garela, baina bere garaian fruitu emango duena. Horrela balitz!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue