#
#

Salmo tailerra


Biderako proposamena
#
#

- Tailerraren aurkezpena -


Aspaldi honetan ardura batek hartzen deust burua: izan ere, ondasun itzela eta altxor aberatsa euki eskuartean, eta EZ DAKIGULA behar dan lez erabilten eta ez dakigula beragaz zer egin. Eta hau ARAZO larri bat da gaurko fededunontzat. Horregaitik, apaltasunez baina adorez arlo hau lantzera goaz.

1. Gure helburua: astiro astiro BIDEA EGIN, -aintzat hartzen gaituen pertsonakaz- SALMOAK ezagutzen eta, eurak lagun doguzala, OTOITZ EGITEN. Baina pausuz-pausu joango gara, urduritasun eta prixa barik. Bide hau hobeagotzat daukagu.

Hilero joango gara ATAL batzuk eskeintzen, geure ustez ulerterrezenak eta egokienak, baina ahalegin pertsonala eginez. Bakotxak bere erritmoa eroango dau, baina -era berean- LAGUN TALDE bat gara -jakina, han-hemen bananduak-, baina bide hau landu eta bizi bihurtu gura dogunak.

2. "TAILER" BAT izatekotan, gure ustez, alkarte identifikatu bat izan behar dau. Horregaitik, Tailer honetan partekide izan gura badozu, zeure izena eta korreo elektronikoa jakitera emon deiskuzuzala eskatzen deutsugu; ZERRENDA bat osotuko dogu eta partekide bakotxari bialduo deutsogu, ardura deuskunagaz hartuemonean jartzeko.

3. Bakotxak gura dauanaren arabera, EKARPEN PERTSONALAK eskeini ahal izango doguz, besteentzat probetxugarri izan daitekezanak. Izan ere, materiala eskeintzen dan bakotxean, ITAUNKETA bat ezarriko deutsagu, alkarren artean konpartidu ahal izateko. Ondoren LABURPEN bat egingo dogu eta Tailerreko partekide bakotxari bialdu.

Dana dala, BIDEAK berak erakutsiko deusku zer zelan egin edo ez egin ahal dan, hasten dogun arlo honetan.

4. Egia esan, gu geu bakarrean ez gara gauza material guzti hau "sortzeko". Horregaitik LIBURU bat aukeratu dogu, orain urte batzuk argitaratua eta, hain zuzen ere, geuk dogun helburu berberagaz "jaio" zana; eta, horregaitik, aukerakoa deritxagu gure lanerako. Baina seguruenez ez dozue guztiok liburu hau eskuratzeko erarik izango, eta baleiteke gurago izatea astiro eta beste lagun batzuekaz bidea egitea, liburutzar bat eskuetan hartzea baino; horregaitik aukeratu dogu jokabide hau: interesgarriago eta esanguratsuago dala uste dogu.

Halan eta guztiz ere, liburuaren titulua eskeintzen deutsuegu, eskuratu edo, behar bada, beste lagun batzuei eskeintzeko.

José Bortolini
Conocer y rezar los SALMOS
Comentario popular para nuestros días
SAN PABLO


Gure ustez, "tresna" honeekaz eta bakotxak ipinten dogun gogoari esker, POZIK egin ahal izango dogu BIDEA. Ea bada...! Seguru asko, "egunean eguneango" jardunak erakutsiko deusku gure asmo hau ahal edo ez ahal dan.

Baina ez da gure asmoa SALMOEI buruz "trebetasun" berezi bat lortu eta hor gelditzea. Ezta inundik inora ere! Barru-barrutik EZAGUTU gura doguz; geure ondorenak atera; holan, gura dabenen artean, esperientzi pertsonalak konpartidu; eta, azkenik, pertsonalki edo taldean (egoera bakotxean ahal danez) Salmoa lagun OTOITZ EGINEZ amaitu. Horregaitik, gure asmoa ere hauxe da: salmoa otoitz "eran" eskeintzea. Eta hau POWERPOINT bidez egingo dogu, beti ere ABESTI edo ESKARI bategaz burutuz, eta bakotxak (edo taldeak) berari dagokionez aukeratuz.

Zehaztasun bat nor bakotxaren edo taldearen lana erreztuteko. Salmoaren itzulpena hauxe izango da: Erderaz, liburuaren egileak darabilena; Euskeraz, "Elizen arteko Bibliak" dakarrena. Holan, edozelango kontsulta errezago izango da.

Eta gogoeta honeek burutzeko, ESKERRONIK beroena SAN PABLO argitaletxeari, liburu hau erabilteko baimena emon deuskulako. Ziur gagoz askorentzat lagungarri izango dala eta, bai San Pablo argitaletxea eta bai geu ere, ereiten dan "hazi txikia" izango garala, baina bere sasoian frutu emongo dauana. Holan balitz!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue