#
#

Salmo tailerra:


06. Salmoa # #
#
#

6. Salmoa: ERASOTUAREN NEGARRA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Zortzi hariko musika-tresnaz. Daviden salmoa.

(2) Jauna, ez ni zigortu haserre,
ez ni zentzatu sumindurik.


(3) Erruki zakizkit, Jauna, makaldua bainago;
senda nazazu, Jauna, hezur guztiak koloka baititut,

(4) ikara bizian barrua.
Eta zu, Jauna, noiz arte geldi?


(5) Arren, Jauna, libra nazazu,
salba heriotzatik, onbera zara eta.

(6) Hilda gero, ez da inor oroitzen zutaz;
hildakoen Egoitzan, nork goretsi zu?


(7) Akitua nago aieneka.
Gauero malkoz bustitzen dut ohea,
blai eginda uzten etzalekua.

(8) Begiak nahigabez lausotuak ditut,
horrenbeste zorigaitzez ahulduak.


(9) Alde niregandik, gaizkileok,
entzun baitu Jaunak nire zotina.

(10) Bai, entzun du nire erregua,
onartu du Jaunak nire otoitza.

(11) Lotsa bitez eta izutu nire etsaiak!
Egin bezate atzera, bat-batean lotsaturik!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue