#
#

Salmo tailerra:


097 (96). salmoa # #
#
#

97 (96). Salmoa: JAUNAREN AGERPENA: EPAIKETA ETA ASKAPENA


(1) Errege da Jauna! Poz bedi lurra,
alai bitez uharte eta kostaldeak!


(2) Hodei beltz-ilunak haren inguruan,
justizia eta zuzenbidea haren tronu-oinarri.

(3) Sua doakio aurretik, inguruko etsaiak kiskaliz.
(4) Haren tximistek munduan argi: ikustean, lurrak dardara.
(5) Mendiak argizaria bezala urtzen dira
Jaunaren aurrean, lur osoaren Jabearen aurrean.

(6) Zeruek haren justizia iragartzen dute,
herri guztiek haren ospea ikusten.

(7) Lotsa dira idolozale guztiak,
huskeria horiekin harro daudenak.
Ahuspez Jaunaren aurrean beste jainko guztiak!


(8) Entzutean, Sion poztu,
Judako hiriak alaitu egiten dira
zuk erabakiagatik, Jauna!

(9) Izan ere, Jauna, goi-goikoa zara,
lur osoaren gainetik gailen,
jainko guztien gainetik garai.

(10) Gaitzari gorroto diotenak maite ditu Jaunak,
bere fededunen bizia zaintzen du:
gaiztoen eskutik libratuko ditu!

(11) Argia sortzen da zintzoaren barruan,
poza bihotz zuzenekoengan.


(12) Poz zaitezte Jaunarekin, zintzook,
goretsi, santua dela gogoratuz!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue