#
#

Salmo tailerra:


09. Salmoa # #
#
#

9. Salmoa: ZAPALDUAREN BABESLE DEN JAINKOARI GORESPEN-KANTA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Almut labben. Daviden salmoa.

(2) Jauna, bihotz-bihotzez nahi zaitut goretsi,
zure izena, Goi-goiko hori, kantuz ospatu,

(3) zure ohorez pozik dantzan egin,
zure izena, Goi-goiko hori, kantuz ospatu.


(4) Nire etsaiak, atzera egitean,
zure aurrean oztopatu eta galdu egin dira.

(5) Epaile zuzen horrek, epaimahaian eseririk,
nire eskubidea eta auzia defendatu dituzu.

(6) Nazioei mehatxu egin diezu,
gaiztoak hondatu, haien izena betiko ezereztu.


(7) Akabo etsaia, betiko hondaturik:
haien hiriak porrokatuak, oroitzapena ere galdua.

(8) Errege da Jauna betidanik,
sendo du aulkia auzitarako:

(9) justiziaz gobernatzen du mundua,
zuzenbidez epaitzen herriak.


(10) Jauna ihesleku da zapalduarentzat,
ihesleku larrialdian.

(11) Uste on dute zuregan ezagutzen zaituztenek,
zuregana jotzen duenik
ez baituzu, Jauna, bazterrean uzten.

(12) Egin kantu Jaunari, Siongo erregeari,
iragarri herrien artean haren egintza bikainak!


(13) Hiltzailea zigor gabe uzten ez duenak
ez du ahazten errukarrien garrasia.

(14) Erruki nitaz, Jauna,
begira nola atsekabetzen nauten etsaiek.
Atera nazazu heriotzako sarreratik,

(15) zure goralpenak kontatu ahal ditzadan
Sion hiri ederreko sarreran,
alaitu ahal nadin zuk emaniko garaipenaz.


(16) Berek egin zulora jausi dira nazioak;
berek jarritako sarean trabatu zaie oina.

(17) Jauna agertu da, justizia ezarri du:
gaiztoa, berak egindako gaiztakeriak harrapatu.

(18) Bihoaz Herio Leizera gaiztoak,
Jainkoaz ahazten diren nazio guztiak.

(19) Ez, Jainkoak ez du ahazten behartsua;
errukarrien itxaropenak ezin huts egin.


(20) Jaiki, Jauna! Ez bedi harro gizakia!
Epaitu nazioak zeure aurrean!

(21) Bete itzazu beldur-ikaraz, Jauna;
kontura bitez nazioak gizaki huts direla.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue