#
#

Salmo tailerra:


11. (10.) Salmoa # #
#
#

11. (10.) Salmoa: JAINKOAREN JUSTIZIAN USTE ONA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Davidena.

Jaunarengan babesten naiz. Nolatan esaten didazue:
ĞAlde mendira, hegaztiak bezala!

(2) Gaiztoek uztaia tenkatu baitute
eta gezia uztai-harian jarri,
bihotz zuzenekoak ilunpean jotzeko.

(3) Oinarriek huts egitean, zintzoak zer egin?ğ.

(4) Jauna bere tenplu santuan dago,
zeruan du tronua:
begira-begira dago munduari,
gizakiak ditu aztertzen.


(5) Jaunak zintzoa du aztertzen,
gaiztoa eta gogorkeria-zalea bihotzez gorrotatzen.

(6) Bidal dezala txingarra eta sufre-euria horien gainera!
Izan bedi haize kiskalgarria horien zoria!


(7) Zintzoa da, izan ere, Jauna; zuzen jokatzea du maite:
zuzenek ikusiko dute haren aurpegia.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue