#
#

Salmo tailerra:


13. (12.) Salmoa # #
#
#

13. (12) Salmoa: ATSEKABETUAREN DEIADARRA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.

(2) Noiz arte, Jauna?
Betiko ahaztu behar ote nauzu?
Noiz arte gorde behar didazu zeure aurpegia?

(3) Noiz arte egon behar dut kezkaturik,
bihotza etengabe penaturik? Noiz arte etsaiaren menpe?


(4) Begira, erantzun, Jauna, ene Jainko!
Egin argi nire begioi, ez nazan herio-loak har,

(5) ez dezan etsaiak esan: «Garaitu dut».
Ez bedi nire arerioa nire hondamendiaz poztu!


(6) Zure maitasunean dut konfiantza;
poz nadila barru-barrutik zure garaipenaz.
Orduan, kantuz ekingo diot Jaunari, egin didan onarengatik.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue