#
#

Salmo tailerra:


14. (13.) Salmoa # #
#
#

14. (13.) Salmoa: SINESGABEAREN BURUGABEKERIA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Davidena.

Hau dio eroak bere baitan: «Ez da Jainkorik».
Ustelduak daude, gauza higuingarriak egiten dituzte,
ez da inor on dagienik.


(2) Baina Jauna gizakiei begira dago zerutik,
ba ote den zentzu onekorik,
Jainkoa bilatzen saiatzen denik.

(3) Denak okertu dira, bat egin dute galdukerian;
ez da inor on dagienik, bat bera ere ez.


(4) Ez ote dute ikasiko gaiztaginek,
nire herria ogia bezala irensten duten
eta Jaunaz arduratzen ez diren horiek?

(5) Ba, beldurrez dar-dar geldituko dira,
zintzoen elkartean baitago Jauna.

(6) Errukarriaren asmoez barre egiten duzue,
baina Jaunak du hura babesten.


(7) Ai baletor Siondik Israelen salbazioa!
Jaunak bere herriaren zoria aldatzean
poztuko da Jakob, alaituko Israel.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue